2017-06-23T07:12:05+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Oinatz Agirre: "MUko kirol arloko urteko hitzordurik garrantzitsuena jokatuko da gaur".

2014/02/10

Gaur jokatuko dira MU Txapelketak Arrasaten, Mojategiko eta Iturripeko kirol instalazioetan (goizeko 10etatik aurrera). Guztira 250 bat ikaslek esku hartuko dute, guztiak ere; Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Oñati, Irun, Hernani, Donostia eta Goierriko kanpusetatik etorritakoak. Barne lehiaketak balio izango du Euskadiko unibertsitateen arteko txapelketara joango diren MUko ordezkariak aukeratzeko. Unibertsitateko kirol zerbitzuko arduradun Oinatz Agirrerekin izan gara.

Zer dira MU txapelketak? Barne lehiaketa bat da, erabakitzeko eta aukeratzeko Euskadiko Unibertsitateen arteko txapelketara joango diren gure kirol ordezkariak. Esan daiteke, kirol zerbitzuarentzat urteko hitzordurik garrantzitsuena dela.

Barne txapelketa jokatu ondoren, Euskadikoa etorriko da, eta bertan EHUko eta Deustuko ordezkariekin lehiatuko gara. Euskadiko txapelketan Espainiakora joateko taldeak erabakiko dira.

Kirol arloa garatzeaz gain, txapelketek badute kohesiorako izaera handia MUn, ezta? Hala da, bai. bihar Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Oñati, Irun, Hernani, Donostia eta Goierriko kanpusetako kirol ordezkariak elkartuko dira eta hori oso garrantzitsua da. Mojategin eta Iturripen egingo dira kanporaketak eta sekulako giroa sortuko da. Guztira 250 kirolari inguruk esku hartuko dute 2014ko MU txapelketako edizioan.

Zenbat modalitate edo jokamolde izango dira? Denetik egiten da eta aurten 10 jokamoldetan izango ditugu kanporaketak. Areto futbola -gizakume zein emakume-, futbol 7, futbol 11, squash, padel, esku pilota, saskibaloia... gainera Euskadiko txapelketara eskubaloi taldea ere eramango dugu. Hain justu ere, iaz Euskadiko kanporaketan bi modalitatetan irabazi genuen, emakumezko areto futbolean eta gizonezkoetan eskubaloian.

Elkarrizketa bere osotasunean MUniversitas (MUren aldizkarian argitaratuko da otsailean).


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak