2017-10-20T10:59:29+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Nazioartekotzea eta hazkundea, 2013ko helburu nagusiak Basque Culinary Center erakundearentzat

2012/12/13

Basque Culinary Centerrek gaur, osteguna, Miramongo Parke Teknologikoan lehen urtearen balantzea egin du eta bide batez, etorkizun hurbilenaz hausnartu dute: horretarako, patronatuko kideak, hau da Espainian bakarra den unibertsitate-proiektu hau bultzatzen duten zazpi sukaldariak (Eneko Atxa, Pedro Subijana, Juan Mari Arzak, Martin Berasategui, Karlos Arguiñano, Andoni Luis Aduriz eta Hilario Arbelaitz); Mondragon Unibertsitateko errektore Iosu Zabala; AZTI-Tecnaliako zuzendaria; eta erakunde publikoetako eta beren jarduera-eremuan liderrak diren sektore gastronomikoko enpresetako ordezkariak (Fagor Electrodomésticos, Eroski, Martiko, Heineken eta COVAP enpresetakoak) elkartu dira.
Nazioartekotzea eta hazkundea, 2013ko helburu nagusiak Basque Culinary Center erakundearentzat

Patronatuko kideen bilera gaur Donostian, BCCren areto nagusian.

Topaketa horren helburua 2013ko Kudeaketa Planean datorren urterako zehaztutako jarduera-ildoak hedatzea da, guztia nazioartekotze erronka lortzeko prest egon dadin. Patronatuak egiten duen hirugarren bilera da. Besteak beste, ildo estrategikoen gainean hausnartu dute, gero horietan oinarritzeko proiektu gastronomikoaren etorkizuna. Errezeta-liburu berezian, zuria beltzaren gainean, beren helburuak eta zer osagairekin lortuko dituzten zehaztu dute, bi alderdi garrantzitsu nabarmenduz: nazioartekotzea eta hazkundea.

Finantzazio kontuak

Basque Culinary Centerrek 5.686 milioi euroko aurrekontua du 2013rako. Aurrekontuaren banaketak argi eta garbi erakusten du zer nolako ahalegina egiten ari den autofinantzatzea aregoatzeko. Azken hau % 95,5ekoa da eta diru sarrera nagusiena oinarritzen da: irakaskuntza arautuko eta ez-arautuko ikasleen matrikuletan, jatetxean, ekitaldietan, alokairuetan eta beste hainbat arlotan. Bakarrik % 4,5 proiektuei emandako diru-laguntzetatik dator.  Gainera, 35 lanpostu berri sortu dira.

Era berean, bileran zehar, Patronatuko kideek Luis Irizar, euskal sukaldearen aita, Basque Culinary Centerren Ohorezko Patronatukide izendatu dute, lanbide-ibilbide trinko eta emankorra aitortuz.

Atzerriaren erronka

Toki- eta nazio-proiekzioa izan da proiektuaren lehen urteetako funtzionamenduaren oinarri, baita Basque Culinary Center bertan eta mugetatik kanpo ezaguna izateko arrazoia ere. Bada, proiekzio horren erronka lortu ondoren, garaia da nazioarteko jarduera sendotzeko. Ospe- eta sendotasun-irudia duela, munduko unibertsitate gastronomikoen artean lehen lerroan dago. Bada, zentroko arduradunek aurten internalizazioaren aldeko apustu sendoa egitea pentsatu dute.

-      Jatetxeen Kudeaketari eta Berrikuntzari buruzko masterra, atzerriko unibertsitate batekin lankidetzan.

-      Zientzia Gastronomikoetako unibertsitate-master berria eta bi master berri profesionalentzat.

-      Culinary Institute of America-rekin lankidetzan aritzeko, jarduerak diseinatzea.

-      Hattori eskolarekin lankidetzan aritzeko jarduerak diseinatzea.

-      Atzerriko unibertsitateekin aliantzak egiteko aukera aztertzea eta Europako proiektuetan eta nazioarteko ikerketa-sareetan parte hartzea.

-      Lantegien nazioarteko programa bat antolatzea, proiektua munduko 6 lurraldetan gauzatzeko: Txinan, Errusian, AEBn, Txilen, Argentinan, Mexikon eta Kolonbian.

-      Nazioarteko Aholku Kontseiluaren bilera New Yorken antolatzea, 2013ko irailean.

-      Neurriko ikastaroak sustatzea profesionalentzat eta nazioarteko zaleentzat

-      Jardueren, ikastaroen eta lantegien programa handitzea, turistentzat eta atzerrian.

Azken finean, jarduera horien bidez, Basque Culinary Centerrek datorren urtean atzerriko ikasleen kopurua handitzea du helburu. Gainera, irakasleen kopurua ere handitzea bultzatu nahi du, baita atzerriko irakasle bisitariak eta irakasle ingelesak izatea ere.

 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak