2017-06-25T15:57:21+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Nazioarteko Jardunaldiak Erakundeen Gizarte Erantzukizunari buruz

2014/01/14

LKSk parte hartu berri du Erakundeen Gizarte Erantzukizunari (EGE) buruzko Nazioarteko Jardunaldian. Iruñean egin da, Nafarroako Unibertsitateko eraikin nagusiko areto nagusian, eta Erakundeen Gizarte Erantzukizuna diziplina anitzeko ikuspegitik landu zen: konpromisoa, dibertsitatea, familia eta lana, besteak beste.
Nazioarteko Jardunaldiak Erakundeen Gizarte Erantzukizunari buruz

Esparru horretan erreferenteak diren beste enpresa eta erakunde batzuek ere parte hartu zuten. Besteak beste azpimarratzekoak dira honako hauek:  Fundación Adecco, Gasnatural Fenosa, Fundación Masfamilia eta Fundación Seeliger y Conde.

LKSko presidente Iñaki Ormaetxeak eta Masfamilia Fundazioko gerente Rafael Fuertesek honako ikuspegi hau aurkeztu zuten: bizitza profesionala, pertsonala eta familiarra bateratzeak eskaintzen dituen baliabideen bidez konpromisoa sortzea eta talentua kudeatzea. Rafael Fuertesek EFR eredua (familia eta lana bateratzea kudeatzeko eredua) EGEaren testuinguruan aurkeztu zuen. Iñaki Ormaetxek, berriz, LKSn azken lau urteetan familia eta lana bateratzeko eredua sortu, ezarri eta EFR-ren bidez ziurtatzeko esperientziaren berri eman zuen.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak