2017-12-11T08:46:18+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Nafarroako zenbait kooperatibak Kooperatibatu Elkartea sortu dute

2012/04/17

Elkartu egiten dira elkarri laguntzeko, elkarrekin ekimenak antolatu eta inguruan eragiteko. Orain gutxi Kooperatibatu Elkartea sortu dute eraginkortasun handiagoz jarduteko.
Nafarroako zenbait kooperatibak Kooperatibatu Elkartea sortu dute

Oscar Olivan, Amaia Lariz, Xabier Rozas, Iñaki Elkano eta Pilartxo Sorbet Kooperatibatu elkarteko kide batzuk.

Mapsak, Fagor Ederlan Tafallak, Embegak, LKS Burlatak, Euskadiko Kutxak, Maier Navarrak eta Soternak sortu dute elkarte berria, guztien artean lan egiteko, eta egitasmoak martxan jartzeko.

Euskara planak

Mapsa kooperatibak 2006an ekin zion euskara planari eta Fagor Ederlan Tafallak aurten ekin dio, biak ere Emun kooperatibaren aholkularitzarekin. Hemen duzue Iñaki Elkano Kooperatibatu Elkarteko kide eta Mapsako euskara koordinatzailearen hitzak euskara planaren lehen urteei buruz: “Euskara ia ikustezina izatetik eguneroko zerbait izatera iritsi da. Euskaldunontzat oso garrantzitsua da hau. Euskara ez da bakarrik hizkuntza bat baizik eta unibertso bat. Beraz erdaldun batek “agur” erraten duenean, kartel edo fabrikako dokumentu batean euskara agertzen denean edo gure lehendakariak euskaraz hitz egiten duenean batzarretan, euskararen unibertsoa handitzen da eta guztiz da pozgarria hori. Gure hizkuntza konpartitu nahi dugu nahi duen guztiarekin. Hori izan da gure ardatza urte hauetan”. Kooperatibatu Elkarteko kideek aurten beste eskualdeetan egiten den lana ere ezagutu nahi dute eta eurek egiten dutenaren berri eman.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak