2017-12-11T04:48:46+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

MUko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko campus berria zabalik

2012/10/16

Irailaren 18an hasi zen Ikus-entzunezko Komunikazio graduko kurtsoa Aretxabaletako campus berrian. Orain arte Eskoriatzan eman izan dira gradu honen ikasketak, beste gradu batzuekin batera, baina leku falta dela-eta aldaketa egitea behar-beharrezkoa izan da aurtengo urterako. Ikus-entzunezko Komunikazio graduak bere campus propioa edukitzeaz gain, berrikuntza eta eskaintza desberdin eta hobeak ditu. Hori argi eta garbi dago irakasle eta ikasleen esanetan.

Campus aldaketa oso positiboa izan dela adierazi digu Aitor Zuberogoitia Mondragon Unibertsitateko Komunikazio arloko koordinatzaileak, Ikus-entzunezko Komunikazio graduan bakarrik dagoelako oinarrituta. Ikasleek, besteak beste,  leku gehiago eta materiala erreserbatu eta erabiltzeko  abantaila berriak dituzte.

Berrikuntzak eta eskaintzak

Eskoriatzako fakultatean lau edizio gela zeuden eta orain Aretxabaletan, berriz, zortzi edizio gela daude. Liburutegia, berriz, Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko materialaz dago oinarrituta eta leku gehiago dago ikasle zein irakasleentzat campus osoan. Horrez gain, beste berrikuntza bat egin dutela adierazi zigun Aitor Zuberogoitiak: “Ikasleek txartel bat izango dute gauerdi rarte unibertsitatera sartzeko, lehen arazoak izaten baizituzten klase orduetatik kanpo lan egiteko orduan eta”.
IKOko 3.mailakoei ekintzailetasuna sustatu nahi diete. Horretarako ikasgai berri bat daukate ikasleek Design Thinking izenekoa, ekintzailetasuna eta sormena erabiliz produktu bat osatzeko. 4. mailakoek, aldiz, Ikus-entzunezkoen Enpresen Kudeaketa eta Eraketa ikasgaia izango dute helburu berdina lortzeko.

Finantziazioa

Gaur egun dagoen egoerarekin arazo asko izan dituzte baimenak lortzeko. Apustu handia izan da, baina nahiz eta urte batzuk itxaron, emaitzarekin gustura agertu dira irakasle eta ikasleak.

Epe luzeagorako berrikuntzak

Campusa ez dago guztiz amaiturik, baina denborarekin falta diren gauzak egitea espero dutela adierazi zigun Aitor Zuberogoitiak. Bitartean, Aretxabaletako Udalarekin eta Goienarekin partekatuko dituzte instalazio batzuk. Proiekzioak, Komunikaldiak eta Huhezinema egiteko Aretxabaletako Arkupe aretoa erabiliko dute eta platoaren erabilera berriz, Goiena Telebista egingo dute.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak