Irakurriena
- 1. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 2. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 3. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 4. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 5. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 6. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 7. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 8. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 9. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 10. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
Mondragon Unibertsitateko ikasleak Europako First Tech Challenge lehiaketan
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko heziketa zikloetako bigarren mailako bederatzi ikaslek First Tech Challenge nazioarteko robotikako lehiaketan parte hartuko dute. Lehiaketa martxoaren 17an izango da, Tarragonako Palau Firal i de Congressos-en. Taldeak Robotek du izena, eta estatuko hainbat eskualdetatik zein Holanda, Errusia eta Estatu Batuetatik joango diren 17 parte hartzaileen artean euskal talde bakarra da. Asteburu horretan bertan jokatuko dira baita ere FLL eta Jr. FLL lehiaketen final estatalak, eta espero da ekitaldira 2.000 pertsona joango direla.
First Tech Challenge (FTC) First Lego League (FLL) ezagunaren goi mailako kategoria da. Robotikako lehiaketa 18 eta 23 urte arteko ikasleei zuzenduta dago, eta kideek robot bat diseinatu, fabrikatu, muntatu eta programatu behar dute, modu autonomoan zein telegidatuan lan egin ahal izango duena, aurrez definitutako joko arau batzuen arabera.
Aurtengo helburua da ahalik eta puntu gehien batzea, jokalekuaren erdian egongo den esekileku batean uztaiak sartuz.