2017-10-23T11:45:31+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Mondragon Unibertsitateak sei egokitzapen-ikastaro jarri ditu abian, ingeniari teknikoek graduatu maila lor dezaten

2013/01/14

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak ingeniari teknikoentzako sei egokitzapen-ikastaro jarriko ditu abian otsailean, Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialaren (COPITIGen) laguntzarekin. Ikastaroak profesional aktiboei zuzenduta daude eta gaztelaniaz emango dira: hiru formatu erdi-presentzialean eta beste hiru linea bidez.
Mondragon Unibertsitateak sei egokitzapen-ikastaro jarri ditu abian, ingeniari teknikoek graduatu maila lor dezaten

Mondragon Unibertsitateak eta Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialak (COPITIGek) sei egokitzapen-ikastaro jarriko ditu abian otsailean, ingeniari teknikoek graduatu maila eskura dezaten. Honako hau bigarren edizioa izango da. Lehena irailean jarri zen martxan eta 170 profesional ari dira egiten. Ikastaro horri esker, lanean ari diren ingeniari teknikoei beren espezialitatean graduatu izateko aukera eman nahi zaie.

Europar esparrua

Goi mailako Hezkuntzaren Europar Esparrua abian jarrita, aurreko unibertsitate-sisteman ingeniari teknikoen (hiru edo lau urteko ikasketak) eta goi mailako ingeniarien (sei urteko ikasketak) artean zegoen banaketa desagertu egin da, ikasketa horiek guztiak ingeniaritzako graduetan bildu direlako. Alabaina, bategite horrek ez die eragiten aurretiaz ingeniaritza teknikoko titulua zutenei (horietako gehienak gaur egun lanean ari dira), ingeniari tekniko izaten jarraitzen baitute, baina ez dira graduatuak.

Cursos de adaptación1

Premia horretaz jabeturik, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak, Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialaren laguntzarekin, Ingeniari Teknikoei zuzendutako sei egokitzapen-ikastaro (‘ikastaro-zubi’ ere esaten zaie) jarriko ditu abian otsailean. Ikastaro horiei esker, ingeniari teknikoak bitarteko karrera zahar bateko titulazioa izatetik europar graduatua eskuratzera pasatuko dira urtebeteko ikasketen ondoren. Prestakuntza erdi-presentziala edo linea bidezkoa jasoko dute, Moodle plataformaren bidez teknologia berrietan oinarrituta, eta hainbat irakasgai jarraitzeaz gain, gradu amaierako lan bat ere egingo dute.

Zehazki, edizio berri honetan, sei egokitzapen-ikastaro eskainiko dira, honako titulu baliokide hauek eskuratzeko: Ingeniaritza Mekanikoa, Industria Elektronika, Industria Diseinua eta Produktu Garapena, Informatika, Telekomunikazio Sistemen Ingeniaritza eta Industria Antolakuntza. Ikastaroak formatu erdi-presentzialean eta linea bidez emango dira, gaztelaniaz, eta ikastaro bakoitzerako plaza kopurua mugatua izango da.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak