2017-08-23T08:07:32+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Mondragon Unibertsitatearen eskutik bikaintasun operazionalaren eta negozio-hobekuntzaren gaineko jardunaldia Donostialdeko campusean

2015/03/09

Doako jardunaldi dibulgatzailearen barnean, bikaintasun operazionaleko puntako metodologiekin lotutako praktika egokien benetako kasuak aurkeztuko dira, negozioaren emaitzak hobetzeko helburuarekin. Jardunaldia martxoaren 11n, asteazkenean, izango da, 09:30etik 13:00etara, unibertsitatearen Orona Ideo campusean, eta interesa duten guztiek joan ahal izango dira.
Mondragon Unibertsitatearen eskutik bikaintasun operazionalaren eta negozio-hobekuntzaren gaineko jardunaldia Donostialdeko campusean

Bikaintasun operazionalak, enpresaren finantza-balantzeetako emaitzak hobetzeko, enpresaren jarduerak gauzatzeko moduari egiten dio erreferentzia. Martxoaren 11n, asteazkenean, IDEKO,TESA, edo Indar Electric erakundeek “Negozioaren emaitzetan eragina duten bikaintasun operazionaleko enpresen kasuak” jardunaldian hartuko dute parte. Doako jardunaldi dibulgatzaile bat izango da, eta interesa duten guztiek gerturatu ahal izango dira. Jardunaldia Asenta Management Consultants eta Mondragon Unibertsitateak antolatu dute, eta martxoaren 11n, asteazkenean, egingo da Mondragon Unibertsitatearen Orona Ideoko campusean, 09:30etik 13:00etara.

Esperientzia praktikoak

Jardunaldia aurkeztu ostean (09:30), Asenta Management Consultants, enpresako Jose Ignacio Erausquin bazkide zuzendariak eragiketen zuzendaritzak duen funtzioaren inguruan hitz egingo du gaur egungo enpresen testuinguruan.

10:00etan, Ideko enpresako Ibon Serrano jaunak Lean Manufacturing ereduaren aplikazioa azalduko du ekoizpen diskretuko inguruetan. Gero (10:40), Iñigo Ortega TESA Taldeko zuzendari industrialak parte hartuko du, eta hark bere enpresaren Lean esperientzia azalduko du. Bestalde, Ibon Zarrabeitia Indar Electric enpresako ekoizpen-zuzendariak nortasuna eta konpromisoa azalduko ditu, balioa sortzeko eguneroko kudeaketaren oinarri gisa.

Zentzu horretan, Mondragon Unibertsitatearen Eragiketa Industrialen Zuzendaritza Masterra ezagutaraziko da (12:20) Javier Guallar graduondo horren koordinatzailearen aldetik. Haren edukia eta metodologia dela-eta, Estatuan izaera aitzindaria duen masterra da, eta jardunean dauden eta eragiketen edo kudeaketa industrialaren esparruan esperientzia egiaztatua duten profesionalei xedaturik dago.  Jardunaldia amaitzeko, iritziak azaltzeko mahai-inguru bat egingo da bertaratuen eta jardunaldiko txostengileen artean.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak