2017-12-14T21:41:20+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Mondragon Unibertsitateak ate irekiko zazpi jardunaldi egingo ditu bere campusetan, bere hezkuntza-eredua azaltzeko

2014/12/10

Abenduaren 16an, asteartean, 18:00etan, ate irekiko on line jardunaldi bat egingo du. Jardunaldia http://mukom.mondragon.edu//mutb estekaren bidez egingo da eta 30 minutukoa izango da. Gainerako jardunaldiek bi ordu inguru iraungo dute eta, horietan, fakultate bakoitzak bere eskaintza akademikoa eta titulazioak aurkeztuko ditu zehatz-mehatz.
Mondragon Unibertsitateak ate irekiko zazpi jardunaldi egingo ditu bere campusetan, bere hezkuntza-eredua azaltzeko

Mondragon Unibertsitateak ateak zabaltzeko zazpi jardunaldi egingo ditu bere campusetan abenduaren 11tik 16ra, ostegun honetatik datorren asteartera bitartean, bere hezkuntza-eredua azaltzeko xedez. Unibertsitate aurreko jardunaldi bakoitzak bi ordu inguru iraungo du eta, horietan, fakultate bakoitzak bere eskaintza akademikoa eta titulazioak aurkeztuko ditu zehatz-mehatz. Bada, abenduaren 16an, asteartean, 18:00etan, ateak zabaltzeko on line jardunaldi bat egingo du, MU Telebistaren webgunea den  http//:mukom.mondragon.edu/mutb bidez. Jardunaldi hori 30 minutukoa izango da.

Ateak zabaltzeko jardunaldiak Mondragon Unibertsitatea aurrez aurre ezagutu nahi duten etorkizuneko unibertsitarioei zein guraso, irakasle eta bideratzaileei zuzenduta daude.

Jardunaldiak banan-banan

Goi Eskola Politeknikoa:

Donostialdeko Campusa  (Orona Ideo Hernani): abenduaren 11n, ostegunean, 17:30ean

Arrasateko Campusa: abenduaren 13an, larunbatean, 10:30ean

Enpresagintza Fakultatea:

Oñatiko Campusa: abenduaren 11n, ostegunean, 18:00etan

Bidasoako Campusa: abenduaren 13an, larunbatean, 11:00etan

Bilbao Berrikuntza Faktoriaren egoitza (Uribitarte, 6): abenduaren 13an, larunbatean, 11:00etan.

Gastronomia Zientzien Fakultatea-Basque Culinary Center

Abenduaren 13an, larunbatean, 10:30ean

Jardunaldi horien inguruko argibide gehiago jasotzeko, Mondragon Unibertsitatearen webgunera jo daiteke: www.mondragon.edu/prest, edo telefono honetara deitu: 902 110 436.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak