2017-12-16T10:16:21+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

MONDRAGON kooperatibetara hurbiltzen da, eta alderantziz

2017/02/13

Organo kooperatiboek konpromiso berriak ezarri dituzte kooperatibetara gerturatzeko eta, aldi berean, egitura komunen ezagutzara eta funtzionamendura hurbiltzen laguntzeko.
MONDRAGON kooperatibetara hurbiltzen da, eta alderantziz

Batzorde Iraunkorreko azken bilera Arizmendi Ikastolan izan zen (Jose Arana gunean, Eskoriatzan).

Batzorde Iraunkorrak zein Kontseilu Orokorrak eta Industrialak hainbat bilera egin dituzte dagoeneko, modu ibiltarian, zenbait kooperatibatan. Esperientzia oso positibo baloratu da, eta, orain, organoek beraiek taldeko kooperatiba guztietara hedatu nahi dute elkar ezagutzeko praktika hori. Horrenbestez, Batzorde Iraunkorreko eta Kontseilu Orokorreko lehendakariek gutun bat bidali berri diete kooperatibetako lehendakari guztiei, eta, bertan nabarmentzen dutenez, “helburua eta konpromisoa da Zentro Korporatiboa eta bere organo eta departamentuak MONDRAGON Korporazioa osatzen dugun kooperatibetara gehiago hurbiltzen laguntzea. Baita kooperatibei egitura zentral komunen funtzionamendua ezagutzeko aukera ahalbidetzea ere”. 

Eta ekimenak harrera ona izan du. Dagoeneko, hainbat kooperatibak euren instalazioak jarri dituzte organo korporatiboen esku hileko bilerak egiteko. Halaber, beste batzuek interesa erakutsi dute zentro korporatibora hurbiltzeko, beren Kontseilu Errektoreen eta Zuzendaritza Kontseiluen bilerak egiteko.

Foto CP en EIKA

Talde irekiagoa eta konektatuagoa

Ideiaren oinarrian dagoen helburua da “korporazio gertuagoa eta irekiagoa eraikitzea, eta gure pertenentzia zentzuan sakontzea”. Finean, elkarren arteko kontaktua erraztea, informazioa partekatzeko eta konfiantzazko inguruneak sortzeko, zeinek, aldi berean, lankidetzarako aukera berriak sortu ditzaketen enpresaren zein erakundetzearen arloan.

Helburu hori lortze aldera ezarri diren ekintzei dagokienez, azpimarratu daitezke Kontseilu Orokorreko lehendakaria eta Gestio Sozialeko zuzendaria ahalik eta kooperatiba gehienengana egiten ari diren bisitak. Halaber, Batzorde Iraunkorrak proposatu du bere hileko bileretatik gutxienez bost hainbat kooperatibatan egitea. Eta, azkenik, kooperatiba guztiak gonbidatu dira bere Kontseilu Errektoreen/Zuzendaritza Kontseiluen bilera bat zentro korporatiboan egitera. 

Egitasmoan interesa duten kooperatibek izena eman dezakete, 943779307 telefonora deituz, edo mezu elektronikoa bidaliz: marife@mondragoncorporation.com


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak