2017-10-17T15:19:45+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

MONDRAGON Green Community aurkeztu da Korporazioan ekimen berriak sustatzeko

2013/02/13

MONDRAGON Green Community foro irekia izango da, non Korporazioko pertsona eta enpresa ezberdinek parte hartu ahal izango duten. Ekonomia berdearen arloan ekimen berriak sustatzeko eta informazioa trukatzeko helburua du foro berriak. Eva Larrea, MONDRAGON Eko-ko zuzendariak adierazi duenez, "hori guztia interkooperazioan egin nahi dugu".

"Ekonomia berdearen arloan balio handiko proposamenak partekatu nahi ditugu", adierazpen horiekin eman die ongietorria MONDRAGON Eko-ko zuzendari Eva Larreak Garaia berrikuntza gunera gerturatu diren lagunei. Guztira, MONDRAGON Green Community foro berriaren aurkezpenean kooperatiba eta berrikuntza gune ezberdinetako 30 bat lagunek parte hartu dute.

MONDRAGON Green Community

Batz, LKS, Fagor Ederlan, Maier... moduko kooperatibetako ordezkariak izan dira, baina baita  Centro Stirling moduko Osagaien Dibisioko berrikuntza gunekoak, eta baita Fagorreko promozio guneko eta MONDRAGONeko BACeko ordezkariak ere. Guztiek dituzte interesak arlo horretan ekimenak bultzatzeko eta batzuk dagoeneko ari dira zenbait proiektu garatzen.

MONDRAGON Green Community_2

Elkarlanerako foroa

MONDRAGON Green Community elkarlanerako foroa izango da, non agente eta parte-hartzaile ezberdinek dokumentuak eta informazioa partekatuko dituzten. Gainera, foro horrek indartu egingo du MONDRAGON Eko plataforma korporatiboaren funtzionamendua.

Gaurko ekitaldian, Green Communityren bultzatzaile nagusiek egitasmo berriaren helburuak aurkeztu dituzte, lan egiteko dinamika, eraketa eta egin nahi dituzten proiektuen eta balizko proposamenen berri eman dute. Hasteko, bidai-orri bat ezarriko dute, nabigazio mapa bat estrategiak eta informazio ezberdina konpartitzeko.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak