2017-12-12T09:18:55+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Milaka lagun batu ziren Durangon kooperatiben jaia ospatzeko

2012/11/12

Durangoko Landako Gunea jendez bete zen atzo egun osoz. Aitzakia ezin hobea; kooperatiben festa ospatzea, Kooperatiben Nazioarteko Urtean. Konfekoop erakundeak antolatutako jaian gaztetxoenak izan ziren protagonista goizean, Irrien Lagunen eskutik. Gainera, nekazaritza arloko kooperatibek euren produktuak erakutsi zituzten.
Milaka lagun batu ziren Durangon kooperatiben jaia ospatzeko

Irrien Lagunen emanaldiak neska-mutikoen gozamena ekarri zuen Landakora.

"Oso gustura gaude jendearen erantzunarekin. Kooperatibista asko gerturatu dira Durangora eta guztiei eskertu nahi diegu", pozik agertu zen Javier Goienetxea Konfekoop erakundeko presidentea Kooperatiben Jaiak izandako erantzunarekin. Kooperatiben jaia

Javier Goienetxea, Konfekoopeko presidentea, atzo, zenbait lagunekin.

Goizean goizetik jende ugari gerturatu zen Durangora, Euskal Herri osotik, eta eguerdian Landako Gunea leporaino bete zen. Ipuin kontalariak, nekazaritzako produktuen azoka, mus txapelketa, Irrien Lagunak… askotariko eskaintza prestatu zuen Konfekoopek eta jendeak ez zuen hutsik egin. Kooperatiben jaia

Jende gehien Irrien Lagunek erakarri zuten. Martinber, Mari Kalanbre, Largabista eta Tirita Anderea izan ziren taula gainean, eta tarteka bertaratutako haurrek ere eszenatokian dantzatzeko eta kantatzeko aukera izan zuten. Haurrek beste hamaika jolas eta puzgarri ere izan zituzten, nahi beste jolasteko. Kooperatiben jaia

Mikel Lezamiz (MONDRAGONeko nazioarteko harremanak), Javier Marcos (MONDRAGONeko komunikazio arduraduna) eta Ander Etxeberria (IKERLAN).

Gero, bazkalorduan, 350 lagun batu ziren jantoki erraldoian. Ausolanek eskaini zuen bazkaria eta bazkal ostean Hostoak ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zen. Kooperatiben jaia

Balorazio ofizialik egon ez bazen ere, Konfekoop erakundekoak eta oro har, kooperatibetako kolektiboa pozik agertu zen Kooperatiben lehenengo jaian. Aurten, Kooperatiben Nazioarteko Urtea ospatu da eta kooperatiba mugimenduak eredua mundura helarazteko aprobetxatu du. Zorionak, guztioi!

Argazki gehiago: http://www.flickr.com/photos/tulankide/?deleted=8177899255


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak