2017-10-20T10:52:48+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

MIBA kooperatibak 50. urteurrena ospatu du

2013/05/27

Maiatzaren 25ean ospatu zuen Etxebarrian kokatzen den MIBA kooperatibak 50. urteurrena. Jai egitaraua prestatu zuten eta langile zein bazkideek familiartean ospatu zituzten kooperatibako urrezko ezteiak. Egitarauan jaso bezala, eguerdian kooperatibako sortzaileei egin zieten omenaldi beroa. Hamar bazkide omendu zituzten. Kooperatibako bazkide zein langileez gain, bertan izan ziren MONDRAGON taldeko ordezkariak, Eusko Jaurlaritza zein Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak, eta bertako udaleko agintariak.
MIBA kooperatibak 50. urteurrena ospatu du

Egun osoko egitaraua prestatu zuten MIBA kooperatibaren 50 urteurrena ospatzeko. Goizean goiz hasi ziren prestaketa lanak, nahiz eta bazkideek goizeko 12:00etan elkartu ziren Etxebarriako elizan ospatu zen meza santuan, hildako bazkideak gogoratuz.

MIBA kooperatiba 50

Bitartean, bertako frontoian umeentzak puzgarriak izan ziren eta bertan egin zitzaien eguerdiko 1:30etan kooperatibako fundatzaileei omenaldi beroa.

MIBA-50 urte

Omenduak

Jende ugari bildu zen Etxebarriako frontoian: omenduak eta beraien familiartekoak, eta baita bazkide zein langileak. Hauek izan ziren omenduak: Pedro Urkiza, Laureano Guisasola (bere alarguna den Juanita Erkiagak jaso zuen oroigarria); Agustin Barruetabeña (bere alarguna den Emili Gerrikabeitiak jaso zuen oroigarria); Marcelino Barinagarrementeria (bere alaba den Maria Jesusek jaso zuen oroigarria); Jose Iriondo (bere alarguna den Juanamari Lejardik jaso zuen oroigarria); Ramon Anitua; Jabier Guerricagoitia; Tere Laka; Jose Ibarzabal, Ion Belamendia eta Eugenio Jaio (min hartuta ezin izan zen omenaldian egon).

MIBA kooperatiba 50

Oroigarriak emateko erakunde zein kooperatibetako ordezkariak bildu ziren bertan: Agustin Marcaide, MONDRAGONeko Kongresuko lehendakaria eta Eroskiko zuzendari orokorra; Irma Etxeberria, Markinako alkate ordea; Martin Longarte, MIBAko lehendakaria; Iñaki Sainz Oxinaga, MIBAko gerentea; Peli Manterola, Eusko Jaurlaritzako elikagaien kalitate eta industriako zuzendaria; Jesus Iriondo, Etxebarriako alkatea; Ikerne Zuloaga, eta Bizkaiko Foru Aldundiko nekazaritza arloko zuzendaria.

MIBA kooperatiba 50

Antolatzaileek gogoan izan zuten, baita ere, On Julian Olazabalaga apaizaren figura. Izan ere, bera izan zen Lea-Artibai inguruko kooperatiba mugimenduaren sortzaile eta laguntzaile amorratua; eta horien artean zeresan handia izan zuen MIBAren sorkuntzan.

MIBA-50 urte

Gaur egungo MIBA

Ekitaldian, Iñaki Sainz gerenteak goraipatu zuen bezala, kooperatiba honek historian zehar bizirik mantendu duen filosofia, momentuko beharretara egokitzen joan dena. Batik bat, honako bi oinarri sendoetan finkatu du kooperatibak bere proiektua: bazkide erabiltzaile eta lan-bazkideen arteko oreka mantentzea; nekazal sektoreak dituen beharretara egokitzea giza baliabideak zein baliabide teknikoak eguneratuz. Honen guztiaren ondorioz baieztatu daiteke gaur egun Etxebarriako pentsu planta erreferentzia garrantzitsua Estatu mailan. Gaur egun, MIBA kooperatibak 1.000 bazkide erabiltzaile ditu, 14 lan bazkide eta 23 langilek osatzen duten plantila. Bere negozio bolumena 15 milioi eurokoa da eta 2013rako 45.000 pentsu tonelada saltzeko aurreikuspena egin du.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak