2017-08-20T21:04:26+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Maite Peña, Gizarte Politikako diputatuak GSR Aretxabaleta bisitatu du

2015/11/13

GSRk instituzioekin dituen harremanak sendotu asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatu Maite Peña gonbidatu du Aretxabaletara. Gonbidapenaren helburua izan da ezagutzera ematea Aretxabaletako kalitatezko zerbitzua eta instalazioak.

Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak eta Gizarte Politikako diputatuak atzo bisitatu zuten GSR Aretxabaleta. Instalazioak eta zerbitzua bertatik bertara ikusteko aukera izan zuen Maite Peña diputatuak, GSRk eginiko gonbidapenari erantzunez. Kontua da, arlo soziosanitarioan diharduen kooperatibak harremanak sendotu nahi dituela instituzioekin eta Gipuzkoako ordezkariei zerbitzu berritzailea zein instalazioen kalitatea erakutsi nahi izan dizkietela.

Iñaki Roa, GSRko zuzendari orokorrak artatu zituen Aldundiko eta Udaleko ordezkariak, eta instalazioetatik bisita gidatua egin ostean, bilera egin zuten etorkizunaz eta erronkez hitz egiteko.

12 urteko ibilbidea

Orain dela 12 urte sortu zen GSR eta dagoeneko 600 pertsona ari dira lanean bertan jardun osoz, horietatik 380 kooperatibako bazkideak. Guztira 15 erresidentzia kudeatzen ditu eta 20 milioi euroko salmentak ditu. Proiektuaren buruan da Iñaki Roa, eta etorkizunari baikortasunez egiten dio aurre. Eskuzabaltasunez, umiltasunez eta errespetuz, horiexek dira GSRren oinarrizko balioak. Roaren esanetan, "gure eredua oso gertukoa da, artatzen ditugun pertsonei kalitatezko zerbitzua eskainiz eta gestioan enpresa irizpideak aintzat hartuz".


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak