2017-12-14T11:16:36+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Maier taldeak Berrikuntzari emandako saria jaso du Euskal Enpresen Topaketan

2011/11/15

Euskal Enpresen Topaketa Sariak eman zituen astelehenean Euskadiko Kutxak eta EITB Taldeak, eta Mondragon Korporazioko Maier kooperatibak Berrikuntzari emandako saria irabazi zuen. Izar Cutting Tools enpresako Carlos Pujanak Euskal Manager delako saria irabazi zuen, eta Ingeteam-eko Javier Madariagari bizitza osoa enpresari eskaini izanagatik eman zioten saria. Makilak Bilboko Bazkundearendako eta Deustuko Unibertsitatearendako izan ziren.
Maier taldeak Berrikuntzari emandako saria jaso du Euskal Enpresen Topaketan

Irabazleak sariketaren antolatzaileekin.

Aurtengo epaimahaia hauek osatu dute: Jose Maria Vázquez Eguskitzak (Cebek-eko presidentea), Eduardo Zubiaurrek (Adegiko presidentea), Javier Mutubarriak (Orona kooperatibako zuzendari orokorra), Pello Gibelaldek (HINEko sortzailea eta iazko sariduna bizi osoa enpresari eskaini izanagatik; eta Belen Kortabarriak (Mondragon Korporazioko Finantza Kudeaketa zuzendariak).

Berrikuntza saria Maierri eman zioten. Sari horrek EAEn dagoen eta Enpresa Kudeaketako edozein arlotan berrikuntza elementuak sartzeagatik nabarmendu den enpresa bat omentzen du.

Euskal Manager sariak EAEn bizi den pertsona batek euskal enpresa bati egindako dedikazioa eskertzen du. Pertsona hori lehen belaunaldiko ekintzailea izan daiteke, enpresa-oinordekotza baten jarraitzailea edo kudeaketan nabarmendu den norbait.

Enpresan bizi osoa eman duenari sariak "eskola zaharreko" enpresaburuen ibilbide profesionalari gorazarre egiten dio; "bere enpresarengatik dena eman duen" pertsona baten ibilbidea, antolatzaileen esanetan.

Antolatzaileek ohorezko makila ere ematen dute. Horrekin, EAE eta bere enpresen garapen ekonomiko eta sozialari lagundu dioten pertsonak, erakundeak edo enpresak omentzen dituzte. Omenduak edozein jatorrikoak izan daitezke.

Arlo bakoitzerako hiru hautagai proposatzen dituzte antolatzaileek eta kolaboratzaileek, eta horiek aztertzen ditu epaimahaiak.

Testua: © cc-by-sa goiena.net


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak