2017-08-20T13:40:53+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Lufthansako presidenteordeak MONDRAGON bisitatu du

2013/02/11

Otsailaren 7an, MONDRAGONeko zentro korporatiboan Göetz Ahmelmann izan zen bisitari. Lufthansa aire-konpainiako Aliantza, Estrategia eta Filialen presidenteordeak Fagor Arrasate eta Ikerlan ere bisitatu zituen.
Lufthansako presidenteordeak MONDRAGON bisitatu du

Eroski Bidaiak agentziako enpresa arloko bidaien kudeatzaile den Travel Air-en eskutik gerturatu ziren MONDRAGONera Alemaniatik etorritako ordezkariak. Korporazioa bisitatu ondoren Fagor Arrasate eta Ikerlan ere ezagutu zituzten, enpresen arteko etorkizuneko kolaborazioak aztertzeko asmoz.

Argazkian, Lufthansako zenbait zuzendari, MONDRAGON Internacional-ekoak eta Travel Air-eko ordezkariak Korporazioan.

Ezkerretik eskumara: Jon Isazelaia, zonako ordezkaria, Travel Air; German Lorenzo, Asia eremuko MONDRAGONeko zuzendaria; Fernando Fernandez de Landa, Amerikako eremuko MONDRAGONeko zuzendaria; Göetz Ahmelmann, Lufthansako presidenteorde exekutiboa; Stefan Kreutzpaintner, Lufthansa Espainiako zuzendari nagusia; Stefan Mueller, Espainiako zuzendari komertziala; Eduardo Urcelay, Eroski Bidaiak-eko zuzendari orokorra; Mikel Goienetxe, Travel Air-eko zuzendari orokorra; Txema Sanchez, Lufthansako arduraduna Espainia iparralderako; Gloria Garbayo, Zlufthansa Espainiako iparralderako; eta Jokin Laspiur, MONDRAGON Sourching eta proiektuak-eko zuzendaria.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak