2017-08-21T04:46:10+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

LKSk 25. urteurrena ospatzen du

2016/05/27

Ekitaldian 700 pertsonatik gora izango dira eta kutsu sozialaz gain, jai giroa ere nagusituko da.
LKSk 25. urteurrena ospatzen du

Ekitaldia Tabakalera Eraikinean egingo da, Donostian.

LKS eta LKS Ingeniería kooperatibek 25. urteurreneko ekitaldia ospatuko dute gaur maiatzak 27.

lks 25

LKS 1991 urtean sortu zen, eta Caja Laboraleko Enpresa Dibisioan du jatorria. Gaur egun bi kooperatiba daude bere baitan, eta ingeniaritza eta zerbitzu profesionalak eskaintzen dituzte. Bere bulego nagusia Arrasateko Garaia berrikuntza gunean kokatzen den arren, bulego ugari ditu Madril, Bartzelonan, Bilbao, Donostia, Malaga, Gasteiz, eta baita nazioartean ere Txina, Kolonbia, Costa Rica, Frantzia, India eta Mexikon.

Tabakaleran egingo den ospakizunean 700 pertsona baino gehiago espero dira. Donostia 2016 hiritartasunaren ekitaldien barruan kokatzen da ekitaldia eta bertan izango dira Iñigo Urkullu Lehendakaria, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Eneko Goia Donostiako alkatea, Javier Sotil Korporazioko presidentea. Horrez gain, KAIXO FUTURE izeneko leloari dagokion zentzua emateko hitz batzuk esango dituzte Aitor Lejarzegi eta Iñaki Ormaetxe, LKS osatzen dute bi kooperatibetako lehendakariak.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak