2017-08-20T15:44:18+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

LagunAro EPSVk eginiko batzar orokorrean aztergai guztiak onartu dira

2016/03/17

Batzarra martxoaren 16an egin zen Kursaalean. Batzar arrunta izan zen eta aztergai ziren puntu guztiak onartu ziren.

Batzarra aurreikusitakoaren arabera gauzatu zen; arratsaldeko 4etan hasi eta 924 konpromisario bertaratu ziren (ordezkatutakoak barne).

2015eko kontuan onartu ziren eta baita 2016ko Gestio Plana ere. Halaber, Errektore Kontseiluak estutuetan eta arautegian planteatu zituen aldaketa eta nabardunak ere onartu ziren.

Horrez gain, eta azken urte hauetan LagunAroko batzarretan izan diren berrikuntzekin lotuta, oraingoan bi gonbidatu izan ziren bertan: Deutuko unibertsitateko dekanoa den Guillermo Dorronsoro eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultateko dekanoa den Lander Beloki. Bien arteko solasaldian gure giza babeserako sistemari buruz aritu ziren, eta ondorio mamitsuak atera zituzten.

Eguneko zerrendari jarraituta, prebisio entitatearen ohiko gaiez gain (gestio memoriaren azterketa eta onarpena; urteko kontuak; gestio plana eta kuoten onarpena, ...) oraingoan Errektore Kontseiluak Estutuen eta Araudiaren hainbat aldaketa proposatu zituen. Gehienak marko legalarekin lotuta daude, 2016ko urtarrilaren 1etik indarrean daudenak.

Edozein modutan, Batzar Orokorrean ordezkariak diren konpromisario kopuruaren gainerako aldaketa ere proposatu zen eta baita asistentzia sanitarioa jasotzen duten onuradunen ezaugarriei buruzko aldaketa ere.

 

Egunerko argazkiak: https://www.flickr.com/photos/tulankide/albums/72157665981261656

Enpresak

LagunAro

Kooperatibisten babes soziala

http://www.lagunaro.es/

Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak