2017-12-14T23:23:56+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

LagunAro, EPSVk gaur egingo du Ohiko Batzar Orokorra

2017/03/28

Batzar Orokorra Donostiako Kursaal Jauregian egingo da, arratsaldeko lauetatik aurrera. Besteak beste, 2017-2020 Plan Estrategikoa aurkeztuko da aurten.
LagunAro, EPSVk gaur egingo du Ohiko Batzar Orokorra

MONDRAGON Korporazioaren baitan dauden kooperatiba guztien artean aurrenekoa izango da LagunAro, EPSV ohiko batzar orokorra burutzen. Ondoren, martxotik eta ekainera bitartean, korporazioko kooperatiba guztiek egingo dituzte batzarrak.

Gestio Plana eta Plan Estrategikoa

Batzar orokorraren oinarrizko gaien artean, garrantzitsuena izango da Gestio Memoriaren, 2016 urteko kontuen eta 2017ko Gestio Planaren azterketa eta onarpena. Hain justu ere, 2017 Gestio Plana landu da 2017-2020 Plan Estrategikoaren barne. Era berean, Aitatasun eta Enplegu Laguntzarako prestazioei dagozkien Errektore Kontseiluko zenbait modifikaziio proposamen aztertuko dira.

Bukatzeko, halabeharrez, 2017ko apirilaren 1etik 2018ko martxoaren 31ra bitarteko prestazio eta kuoten onarpena aurkeztuko da.  Aurten, gainera, Kursaalera gerturatuko direnek, erakundearen 50.urteurrenaren harira, agian sorpresaren bat ere izango dute.  


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak