2017-10-23T02:43:35+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Laboral Kutxak gaur egungo ekintzaileek dituzten kezkak aztertu ditu

2015/07/10

Azterketaren arabera, ekintzaileen betiko kontzeptua aldatu egin da internauten artean, dagoeneko ez dira enpresari sentitzen, profesional autonomo baizik. Horrez gain, ekiteko joera handiena duten sektoreak teknologikoak dira, eta horien artean e-commerce eta app-ak nabarmentzen dira, inbertsio maila apala eskatzen dutelako.
Laboral Kutxak gaur egungo ekintzaileek dituzten kezkak aztertu ditu

Laboral Kutxak “Gaur egungo ekintzaileen kezkei buruzko azterketa” egin du. Lan horretan, internautek aplikazioak behera kargatzeko plataforma nagusietan, sare sozialetan, foroetan, blogetan eta online komunikabideetan partekatu dituzten motibazioak, beharrak eta eskaerak aztertu dira.

Azterketan agerian gelditu den alderdi garrantzitsuenetako bat da, sarean ekintzaile diren lagunen profilari erreparatuta, ez direla enpresari sentitzen, profesional autonomo baizik (% 42,9).  “Idealistaren” profila ere nagusi da (% 31,4); horiek, negozioa abian jartzeko ideia edo gogoa Interneten partekatzen dute, baina baliabiderik ez dutela aitortzen dute.

Txostenaren ondorioen artean azpimarragarria da ekintzaileek erabiltzen dituzten informazio-iturrien ingurukoa. Internet da laguntzarako lehen erreferentzia sarean enpresa-ekimena erakusten duten lagunentzako, bertan bilatzen dute aholkua, negozio-planteamenduak, eta proiektu berriak sortzeko aukera aztertzen dute. Jakina, etorkizuneko enpresariak ez dira oso hiztunak negozio-ideiaren xehetasunak Interneten azaltzeko orduan, kopiatuko dieten beldur baitira.

Zein motibazio dituzte ekiteko orduan?

Behar ekonomikoa (%51,4) eta autoenplegua dira ekintzailea negozio bat abian jartzera bultzatzen duten arrazoi nagusiak sarean; iritzi hori egungo hausnarketa-panoramaren ildo beretik doa.

Datuok ez datoz bat Laboral Kutxaren Gaztenpresa fundazioak emandakoekin. Azken horien arabera, ekintzailearen profila honako hau baita gaur egun: gizon edo emakumea, 38 urtekoa, bigarren mailako edo goi mailako ikasketak dituena, lana bateratzearekin lotutako arrazoiengatik edo merkatuan aukera garbia antzeman ondoren ekitea erabaki duena.

Gainera, ekintzaileen komunitatean gehien zabaldutako gaien artean etengabeko prestakuntza eta gaitasun berriak ikasi nahia daude. Negozioa bultzatze aldera, funtsezko osagai bilakatu dira horiek Interneten den ekintzailearen figuran.

Sektore ohikoenak

Bukatzeko, txostenak erakusten duenez, gaur egun sareko ekintzaileen iritziz konponbide teknologikoak dira erakargarrienak; izan ere, ekintzaileon erdiak ia (% 47k) uste dute sektore teknologikoa ekiteko eremu nagusia dela. Jasotako iritzien artean e-commerce eta app mugikorrak nabarmendu dira, negozio-eredu horietan hasierako inbertsioa apala baita.

Beste informazio-iturri interesgarria Gaztenpresako ekintzaileen komunitatea da, Fundazioak 3.700 enpresa baino gehiago abian jartzen lagundu baitu. Profila aldatu egin da eta Zerbitzuen sektoreko proiektuak (% 65) eta Merkataritzakoak (% 29) nabarmendu dira.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak