2017-12-17T15:02:07+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Laboral Kutxak eta National Cooperative Bank erakundeek hitzarmena sinatu dute

2013/09/05

Laboral Kutxak apustu sendoa egin du enpresen internazionalizazioaren alde. Eta, ildo horretan, bere lehen nazioarteko hitzarmena sinatu du Ipar Amerikako banku-erakunde batekin.
Laboral Kutxak eta National Cooperative Bank erakundeek hitzarmena sinatu dute

Txomin García, Laboral Kutxako presidentea y Charles E. Synder, NCBko presidentea.

Hitzarmenari esker, bi erakundeek konpromisoa hartu dute lankidetzan jarduteko eta beharrezko sinergiak ezartzeko, Ameriketako Estatu Batuetan jarduten duten enpresen garapena sustatzeko eta horien lehia-gaitasuna hobetzeko.

Bide batez, Laboral Kutxak Estatu Batuetako ateak ireki nahi dizkie bere enpresa bezeroei, merkatu iparamerikarrean banku-solaskide zuzena izan dezaten.

Merkatu bakoitza ezberdina da eta enpresentzat behar-beharrezkoa da finantza-hornitzaile egonkor bat izatea doazen lekura doala. Kasu horretan, Laboral Kutxako bezeroek National Cooperative Bank-en sare osoa izango dute eskueran, banku-premiei irtenbiderik onenak bilatzeko: kobrantzen eta ordainketen gestioa, epe luzerako proiektuen finantzaketa, bezeroen kobrantzak aseguratzea eta abar.

FOTO EDIFICIO NCB

Parisen egoitza duen Crédit Cooperatif-ekin martxoan sinatutako hitzarmenari eta honako hitzarmen honi esker, aurrerapauso handia eman da Laboral Kutxaren  apustu estrategikoan, hau da, ETE-ei internazionalizazio-prozesuan laguntzeko bidean. Laboral Kutxaren ustez prozesu oso garrantzitsua da enpresek epe luzera irauteko.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak