2017-10-23T17:10:05+02:00

Tresna pertsonalak

Komunikaldiak, etorkizunera begira Komunikaldiak, etorkizunera begira

Iritzia. Jone Amonarriz (MUko ikaslea): 'Bost giltza hausnarketarako'

2014/02/28

Ikasleen buruhauste handi bat izan da hizpide aurtengo Komunikaldietan, “Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi dut. Eta orain zer?”. Bederatzigarren edizio hau berezia izan da. Aurrekoekin alderatuta erabat ezberdina. Gaia bera izan da seguruenik bereizgarri horren arrazoia. “Gaia aukeratzerako orduan testuingurua kontuan hartzen dugu urtero” dio Amaia Pavon HUHEZIko irakasleak eta Komunikaldetako antolatzaileak, “aurten saiatu gara hitzaldiak bereziki mugatzen ikasketak amaitu eta beren bidea egitea erabaki duten gazteetan”.

Honen barnean

Aniztasun handia egon da bai hizlarien artean. Ibilbide ezberdinak eta askotariko esperientziak ezagutzeko aukera izan dugu. Bakoitzak bere bidea egiten duela argi dago, baina aldi berean traba, zalantza eta buruhauste antzekoetatik pasatu dira eta igaroko gara guztiak. Zabaldu dituzten mezuek ere lotura handia izan dute elkarren artean. Argi geratu da ezinbestekoa dela ikasketa garaian aktibo egotea, eta hori dela arrakasta lortzeko bidea.

Ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari diren ikasleei erantzun eta gomendio ugari eman dizkiete hizlariek; baita hausnarketa propioak egiteko ateak ireki ere. Eta hori ezinbestekoa da ikasleentzat. Azken finean, ikasle bakoitzak bere aurreikuspenak egiten ditu: batzuk etorkizuna beltz ikusten dute eta ezkortasunez egiten diote so geroari, beste askok nahiago dute egunerokoa bizi eta ikasketetan burubelarri aritu, eta egongo dira baikorregiak direnak ere.

Bost bide irudikatu dituzte, bost aukera, bost borroka. Ikasleentzat, berriz, bost giltza izan dira Komunikaldietan. Bost giltza hausnarketarako

Ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari diren ikasle guztientzat adibide eredugarriak izan dira Amaia Elu Hirudart 3D diseinu-estudiokoa eta Euskal Valley sareko partaidea, Ruben Mateo Beniwood ekoiztetxeko ordezkaria, Oihane Beñaran Nazio Batuen Erakundean komunikazio teknikaria Bolivian, Ane Irazabal freelance kazetaria Ekialde Hurbilean eta Aiala Fernandez kultura-industrietan aditua.

Bost bide irudikatu dituzte, bost aukera, bost borroka. Ikasleentzat, berriz, bost giltza izan dira Komunikaldietan. Bost giltza hausnarketarako.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak