2017-12-12T18:43:54+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

John Lewis banaketa enpresako ordezkariak MONDRAGONen bisitari

2016/05/09

John Lewis banaketa enpresa britaniarreko goi mailako ordezkaritzak EROSKI eta MONDRAGON Korporazioa bisitatu zituen iragan astean.
John Lewis banaketa enpresako ordezkariak MONDRAGONen bisitari

John Lewiseko negozio zuzendari Andy Street buru zutela bisitatu zuten enpresa britaniarreko ordezkariek MONDRAGON Korporazioa eta Eroski. Besteak beste, Donostiako Garbera merkataritza gunean izan ziren, Eroskiren salmenta gunea bisitatzen. John Lewis banaketa enpresa garrantzitsua da Britania Handian, eta MONDRAGON zein Eroski bisitatu nahi izan dituzte, batez ere eredu kooperatiboak erakarrita.

IMG_9908

Javier Sotil, MONDRAGONeko presidentea John Lewis enpresako ordezkariekin Otalora Jauregian.

Erakunde britaniarrak antzekotasun gutxi ditu Eroski edo eta MONDRAGON Korporazioko beste edozein kooperatibarekin, baina bertako langileak ere erakundeko bazkideak dira eta bisitaren helburua izan da bertatik bertara ezagutzea korporazioaren eredu kooperatiboa.

Balorazio positiboa

John Lewis enpresako ordezkariak harrituta geratu ziren "MONDRAGONek erakunde gisa erakusten duen sendotasunarekin". Era berean, azpimarragarria iruditu zitzaien Eroskik kalitate eta osasunaren alde egin duen apustuagatik, "bai salmenta puntuetan zein produktu aukeraketan".


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak