2017-10-24T07:50:32+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Ponentziak aho batez onartu, Javier Sotili agurra eta Iñigo Ucini ongietorria

2016/07/21

MONDRAGONeko kongresuak aho batez onartu zituen eztabaidatu ziren bi ponentziak, taldearen etorkizuneko bide orria finkatu dituztenak. Halaber, Javier Sotilen agurra eta Iñigo Ucinen ongietorria gertatu zen ekitaldian. Sotilek aukera aprobetxatu zuen kooperatibetako ordezkari guztiei eskerrak emateko Kongresuaren amaiera hunkigarrian.

"Etorkizuneko MONDRAGON" eta "Politika Sozioenpresariala 2017/2020" ponentziak aho batez onartzeko balio izan zuen 2016ko Kongresuak, baina baita Javier Sotil lehendakariari eskerrak eman eta agur esateko, eta bide batez, lehendakari berria izango den Iñigo Ucini ongietorria emateko ere.

Bera agurrean Sotilek esker oneko hitzak izan zituen, "batez ere pertsona hobea izaten lagundu didaten guztiei eskerrak ematen dizkiet" esan zuen Javierrek. Era berean, kooperatibismoaren eta errentagarritasunaren aldeko hautua egin zuen. "Gure proiektuek balio erantsia behar dute, berritzaileak izan eta negozioa sortzeko gaitasuna eduki behar dute".

Ekitaldian 400 lagun baino gehiagok parte hartu zuen eta guztiek txalo zaparrada beroarekin agurtu zuten Javier Sotil.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak