2017-12-12T17:01:00+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Javier Sotil, MONDRAGONeko Kontseilu Orokorreko lehendakari berria

2014/11/14

MONDRAGONeko Kongresu Kooperatiboko Batzorde Iraunkorrak Javier Sotil izendatzea erabaki du MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Orokorreko lehendakaria izateko. Kargu berrian egokitu zaion lehen mugarria izango da organo korporatiboek azken hilabeteetan egin den eta “Etorkizuneko MONDRAGON” proiektuarekin burutu den hausnarketa 2014ko Kongresuan aurkeztea, datorren abenduaren 15ean. Kontseilu Orokorreko lehendakari berriak Korporazioaren hausnarketa eta etorkizunari begira dauden oinarrizko lan ildoak azalduko ditu.

Javier Sotil, presidente del Consejo General de MONDRAGON

MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Orokorreko lehendakari berria Javier Sotil da. Kargu berrian egokitu zaion lehen mugarria izango da organo korporatiboek azken hilabeteotan egin den eta “Etorkizuneko MONDRAGON” proiektuarekin burutu den hausnarketa 2014ko Kongresuan aurkeztea, datorren abenduaren 15ean. Kontseilu Orokorreko lehendakari berriak Korporazioaren hausnarketa eta etorkizunari begira dauden oinarrizko lan ildoak azalduko ditu.

Javierrek MONDRAGONek datozen urteetan izango duen bilakaera gidatuko du

Javier Sotilen izendapenarekin Batzorde Kudeatzailearen zeregina amaitutzat jotzen da, bera ere partaide izan delarik. Batzordeak Korporazioaren egunerokotasuna kudeatzen aritu da, eta MONDRAGONen etorkizunari buruzko gogoeta ere dinamizatu eta koordinatu du. Hemendik aurrera, baina jada lehendakaritzatik, Javierrek MONDRAGONek datozen urteetan izango duen bilakaera gidatuko du.

Javier Sotil Bergaran jaio zen (Gipuzkoa), 1951n. Industria Ingeniaritzako ikasketak egin zituen Nafarroako Unibertsitatean, eta Zuzendaritza Kudeaketako Masterra egina du, Mondragon Unibertsitatean.

Esperientzia profesionala

Javier Sotil enpresaren mundua ezagutzen duen pertsona da, eta 38 urteko esperientzia profesionala du talde kooperatiboan, Kontseilu Orokorreko lehendakaritzara iritsi aurretik bost urtez jardun du Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutza Arloko lehendakariordetzan.

Bere ibilbide profesionala hainbat kooperatibari lotuta dago. Ulma S. Coop.eko plantako burua izan zen; Impreci S. Coop. produkzio zuzendaria; Fagor Etxetresnetako Egosketa, Konfort eta Etxetresna Txikien negozioetako zuzendaria –eta ondoren Marketineko zuzendaria–; LKS S. Coop.eko zuzendari nagusia; eta MONDRAGONeko Ingeniaritza eta Enpresa eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren karguan ere aritu zen.

Javier Sotil, presidente del Consejo General de MONDRAGON

Mondragon Unibertsitateko eta Garaia Berrikuntza Guneko lehendakaria da

Javierrek zuzeneko esperientzia izan du nazioarteko merkatuen garapenean (Txina, India, Latinoamerika, Europa eta Middle East, besteak beste), baita negozio berrien sustapenean ere. ISEA zentro teknologikoaren fundatzailea izan da, mcctelecom kooperatibarena, eta, Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutzaren lehendakariordetzatik MONDRAGON Health eta MONDRAGON Eko plataformak jarri ditu martxan, osasunaren zein ekonomia berdearen arloetan negozio berriak sustatzeko.

Gaur egun, gainera, Mondragon Unibertsitateko eta Garaia Berrikuntza Guneko lehendakaria da, eta Laboral Kutxa, Enpresagintza (MU), GSR eta MIKeko kontseilu errektoreetan parte hartu du, eta Euskadiko Ezagutzaren Klusterraren zuzendaritza batzordeko, IK4 Aholkularitza Kontseiluko eta Etorbiziko administrazio kontseiluko kidea izan da.

Javier Sotil ilusio handiz agertu da erronkaren aurrean: “uste dut oso erronka anbiziotsua eta erakargarria dela, hau da, MONDRAGON eraldatzea, oraingo eta etorkizuneko agertokiaren desafioei egokiago erantzuteko”. “Ohartuta nago egoera globala zalantzaz betea dagoela, eta horrek arazoak eragiten dituela gure kooperatiben negozioetarako”, adierazi du,baina erabateko konfiantza daukat gure pertsonen taldearengan, gure proiektuan, eta gure eredu kooperatiboaren onura lehiakorretan”, gaineratu du.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak