2017-08-21T23:37:58+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Iritsi dira 2014-2015 ikasturteko lehenengo Erasmus ikasleak

2014/09/12

Dagoeneko Debagoienean daude 2014-2015 ikasturtean Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean ikasiko duten atzerriko Erasmus ikasleak. Lehenengo lauhilebeteko txanda honetan, guztira, bederatzi ikasle etorri dira Polonia, Estonia, Turkia, Suitza eta Herbehereetatik.
Iritsi dira 2014-2015 ikasturteko lehenengo Erasmus ikasleak

Erasmuseko ikasle horiek guztiak etorri dira egitera Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen duen Hezkuntzako Nazioarteko programa (Teacher Education. International programme. Autumn), eta eskolak jasoko dituzte Hezkuntza graduko 3. eta 4. mailetan. Geroago, praktikak egingo dituzte inguruko ikastetxeetan.

Bi txandetan etortzen dira kanpoko ikasleak fakultatera. Iritsi berriak udazkeneko programakoak dira eta, aurrerago, udako ikastaroetakoak etorriko dira. Iaz, guztira, 17 Erasmus ikasle etorri ziren Eskoriatza eta Aretxabaletako campusetara nazioarteko programa egitera.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak