2017-12-15T20:57:54+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

IMQk eta MONDRAGON Healthek hitzarmena izenpetu dute osasunaren eta zerbitzu sanitarioen arloan ikerketa bultzatzeko

2011/04/12

IMQ Taldeak eta MONDRAGON Healthek lankidetza hitzarmena izenpetu dute, sektore sanitarioan aplikatzeko zientziaren eta teknologiaren eremuan, I+G+b sustatzeko, prozesuetan eta zerbitzuetan ikerketa proiektuak eta berrikuntza programak eginez.
IMQk eta MONDRAGON Healthek hitzarmena izenpetu dute osasunaren eta zerbitzu sanitarioen arloan ikerketa bultzatzeko

Hitzarmenak urtebete iraungo du, eta halaber prestakuntzaren eremuan ere lankidetza garatuko du, IMQ Taldearen eta Mondragon Unibertsitatearen artean. Hitzarmena apirilaren 7an sinatu zen IMQk Bilbon dituen bulego zentraletan, eta IMQko kontseilari ordezkaria den Jose Andres Gorrichok eta MONDRAGON Korporazioko Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutzako lehendakariordea den Javier Sotilek sinatu dute.

Garapen arloak

Hitzarmenak bi lankidetza ildo nagusi ezartzen ditu, eta dagoeneko detektatu diren hainbat proiekturekin hasiko da. MONDRAGONeko enpresak eta ikertzaileak eta IMQko eta bere zerbitzuetako klinikoak eta kudeatzaileak arduratuko dira etorkizunean gara daitezkeen arloak detektatzeaz.

Hasieran, arlo horiek Ospitaleetako logistika, Ospitaleko farmazian medikamentuak biltegiratzeko eta emateko sistema automatizatuak eta Paziente kronikoen telemonitorizazioa.

IMQri buruz

Igualatorio Médico Quirúrgico enpresa talde bat da, eta bere partaideak dira aseguru sanitarioetan diharduen dibisio bat, hau da, IMQ Seguros, eta zerbitzu sanitarioak eta asistentzialak ematen dituen beste bat, hau da, IMQ Servicios, osasuna, ongizatea eta hirugarren adina lantzen dituena. Euskadi lider gorena izanik, IMQ  Seguros etxea estatuko zazpigarren aseguratzaile sanitarioa da, eta gaur egun 315.000 aseguratu baino gehiago ditu; IMQ Serviciosek, berriz, arreta sanitarioa, soziosanitarioa eta ongizateari buruzkoa lantzen duten hogei enpresa baino gehiago ditu.

MONDRAGON Healthi buruz

MONDRAGON Health MONDRAGON Korporazioaren plataforma bat da, osasunaren sektorera zuzendutako produktu eta zerbitzuetan enpresa garapen berriak sustatzen dituena. Bere estrategia hainbat arlo garatzera zuzenduta dago: arreta soziosanitarioa, eHealth, ospitaleetako prozesuen automatizazioa, sektore sanitarioaren logistika eta sektorerako proiektu globalen garapena.

Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak