2017-11-23T08:31:21+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

IK4-IKERLANek webgune berria estreinatu du

2017/11/15

Zentro teknologikoak bere webgunearen formatu berria estreinatu du. Diseinua hobetu da, batik bat erakundeak interneten duen posizionamendua optimizatzeko, korporazioaren nortasuna indartzeko eta eskaintzen dituen zerbitzuak bultzatzeko.
IK4-IKERLANek webgune berria estreinatu du

Atari berria gailu guztietara egokitu daiteke, itxura berritua du, eta elementuak modu eraginkorrean banatuta ditu, hobeto erabili ahal izateko eta erabiltzailearengan zentratutako diseinu bat eskaintzeko.  

Apustu honekin, zentroaren asmoa da sarean duen presentzia indartzea, enpresekin harremanetan egoteko bide sendo bat edukitzeko eta, bide batez, gero eta erreferente sendoago izateko funtsezkoak diren eremuetako ezagutzak, hala nola, IKTetako, fabrikazio aurreratuko eta energia eta potentzia elektronikako ezagutzak transferitzeari dagokionez.

IK4-IKERLANen asmoa da, halaber, orrialdeak beren nortasun korporatiboa indartzeko balio izatea, lau ardatz nagusi hauen gainean eraikitako nortasuna baita: lankidetza, bizitasuna, expertise teknologikoa eta enpresentzako transferentzia.

Zehazki, zentroak bideo bat egin du, non balioak indartu eta nortasun ezaugarri horiek balioesten diren. Bideoa ikusgai dago: "Teknologia da".

IK4-IKERLANi buruz

IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentzian, ikertzaileen espezializazioan eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hainbat eremu teknologiko uztartuz. Hori posible izateko arrazoia da hiru esparru handitan espezializazio maila handia duela: Elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak (EIKT), Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. Gaur egun, langile taldea 300 pertsona inguruk osatzen dute.

 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak