2017-10-23T19:04:13+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

IK4-Ikerlanek graduondoko ikasleekin partekatu du energia eta sistema txertatuei buruz duen ezagutza

2016/06/14

Egitasmoaren bitartez, zentroak EHU/UPVko bi masterretako ikasleei lehen eskuko ikuspegi bat eskaini die arlo horretako ikerketaren azken aurrerapenei buruz, eta garatuta teknologiekin enpresetan dituzten aplikazioen adibide praktikoak erakutsi dizkie.
IK4-Ikerlanek graduondoko ikasleekin partekatu du energia eta sistema txertatuei buruz duen ezagutza

Alde batetik, zentroak Energia Berriztagarrien Integrazioa Sistema Elektrikoan masterreko ikasleen bisita hartu zuen, Hernaniko Galarretan dituen instalazioetan. Mintegia biltegi energetikoaren eta energia berriztagarrien arloko azken joerak landu ziren, baita zentroak enpresekin batera egindako proiektuetan lortutako emaitzak ere. Ekitaldiak, gainera, balio izan zuen ikasleek Ikerlanek eta Orona-IDEO parketak energia biltegiratzeko dituzten laborategiak ezagutzeko.

Horrez gain, maiatzaren amaieran mintegi bat egin zen Sistema Txertatuen Ingeniaritza unibertsitate masterreko ikasleekin, Ikerlanek Arrasaten duen egoitza nagusian. Sistema txertatuek hainbat sektoretan duten industri aplikazioaren azken aurrerapenak erakutsi ziren, esaterako, trenean, jasokuntzan eta energiaren sorreran. Oraingoan ere, topaketa osatzeko, ibilaldia egin zen zentroaren instalazioetan eta laborategietan barrena, eta ikasleek ikertzaileen lana eta industriarako garatutako hainbat produktu ikusi ahal izan zuten.

Bi mintegiak Ikerlan unibertsitateekin lankidetza indartzeko egiten ari den ahaleginaren barruan kokatzen dira. Ikasleei teknologien egoera aurkezteaz gain, egitasmo horien xedea da etorkizunean enplegua eskatzen dezaketen pertsonak zentrora hurbiltzea.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak