2017-10-24T11:38:45+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

III. Lanbai azoka arrakastatsua izan da

2015/06/16

Pasa den ostegunean, ekainaren 11an Garaia Berrikuntza gunean egin zen Lanbai azokaren balorazio positiboa egin dute antolatzaileek. Era askotako 37 enpresek hartu zuten parte eta lan bila joandako parte hartzaileen kopurua ere handia izan zen.

Hirugarren Lanbai azoka Mondragon Unibertsitateak eta Arrasateko Udalak antolatu dute elkarrekin, iaz bezala. Eta horrez gain, Lanbidek ere parte hartu du antolaketan.

Lanbai azokak 800 lagun inguru erakarri zituen, eta bertan bildutako 37 enpresetako ordezkariek elkarrizketa ugari egiteko aukera izan zituzten. Beraz, balorazio positiboa egin daiteke aurten ere.



Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak