2017-10-24T00:41:23+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Hornitzaileak protagonista gaur Fagor Arrasaten

2017/01/24

Fagor Arrasate erabat murgilduta dago Ate irekien Jardunaldietan eta aste honetan zehar, urtarrilaren 23tik 28ra bitartean, bisita ugari jasotzen ari da Arrasateko egoitzan.

Helburu nagusia da SEAT etxerako ekoiztu duen HIGH SPEED prentsa lerroa erakustea. Europan egin den lehendabiziko lerro hibrido serbo-konbentzionala da honako hau eta bezeroari entregatuko zaio laster.

Fagor Arrasate Open House - Wave Line Press

Europan egin den lehendabiziko lerro hibrido serbo-konbentzionala da

Aste osoan zehar, kooperatibako langileak, unibertsitateko ikasle eta irakasleak, ikertzaileak eta batik bat, automobil esparruko fabrikatzaile eta estampatzaileak izango dira Fagor Arrasaten.

Gaur zehazki, urtarrilak 24, hornitzaileak izan dira protagonista. Egokitza nagusian elkartu ondoren, Korporazioko eraikinera hurbildu dira eta diaporama korporatiboa ikusi dute bertan. Ondoren, Fagor Arrasatera bueltatu dira eta kooperatibako arduradunekin elkartu dira. Bertatik bertara ezagutu dute kooperatibaren historia, egungo egoera eta baita etorkizunerako dituzten erronkak ere.

Ekitaldian, 2016ko hornitzaile onenari saria eman zaio eta oraingoan Zubi Engranajes SL enpresak jaso du.  

 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak