2017-08-17T05:50:01+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Bost euskal hiriburutako alkateek bat egin dute

2016/03/10

Ekitaldi historikoa da; izan ere, lehen aldiz 50 urtean, bost euskal hiriburutako (Hegoaldeko lauak eta Maulekoa) alkate/auzapezak euskaldunak dira.

Euskara normaltasunez erabiltzea eta esparru guztietan. Hegoaldeko lau alkateek (Bilboko Juan Mari Aburtok, Gasteizko Gorka Urtaranek, Donostiako Eneko Goiak eta Iruneko Joseba Asironek) eta Zuberoako alkate batek (Mauleko Michel Etchebestek) azpimarratu duten erronka da hori. Guztiak euskaldunak dira. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako alkateek eta Mauleko auzapezak euskaraz jakitea eta euren eguneroko jardueretan erabiltzea historikoa da, eta hori aprobetxatu nahi izan du Mondragon Unibertsitateak jardunaldi batean bost alkate horiek biltzeko, euskararekin zer harreman duten eta norberaren udalerrian euskararen inguruan zer erronka dauden azter dezaten.

Jardunaldiaren izenburua hau da: “Euskal Herriko hiriburuetako alkateak. Euskararekiko harremana eta etorkizuneko erronkak. Eta unibertsitateko jendeari eta publiko orokorrari egon da bideratuta. Streaming bidez  ere zuzenean jarraitu ahal izan da: //mukom. mondragon. edu/mutb/zuzenekoak/).


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak