2017-08-17T23:21:54+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

"Goazen supermerkatura" Ausolanen eskutik

2016/03/02

EAEko 20 ikastetxetako 1.500 ikaslek hartzen dute parte egitasmoan. 60 tailerren bitartez, ikasleek kontsumoko ohitura arduratsuak eta elikadura osasungarrikoak ezagutzen dituzte.
"Goazen supermerkatura" Ausolanen eskutik
Tailerren helburua da neska-mutikoek elikagaiak irizpide hirukoitz batekin aukeratzen ikastea: osasuna, iraunkortasuna eta elkartasuna.

Ikasleek, gutxieneko trebetasun horiek barneratu eta gero, prest egongo dira erosketa arduratsua egiteko (menua aurreikusi, produktuak eta prezioak konparatu, etiketen gaineko informazioa, erosketa ticketa aztertu…).

Egitasmoa Ausolanen hezkuntza proiektuaren barruan dago, eta eskolako jangelako denbora heziketarako beste gune baten moduan ulertzeko interesari zor zaio, non ikasleek ohitura osasungarriak eta jasangarriak ikasten dituzten.

Ausolanen hezkuntza proiektua 2015ean jarri zen martxan, eta ikasleen artean bizimodu osasuntsua bultzatu eta sustatu nahi du, hiru arlotan oinarrituta:

1. Osasunerako Heziketa: bizimodu, autonomia ohitura eta elikatzeko ohitura osasungarriak sustatzea da asmoa. Haurrengan portaera onak eta osasuntsuak garatu nahi dira, ezagutzak, jarrerak eta ohiturak ikuspuntu prebentibo batetik bereganatuz.

2. Aisialdirako eta Denbora Librerako Heziketa: asmoa da haurrak ondo pasatzea, helburu eta ekintzen bitartez gizartearekin harremanetan sartzea, protagonista aktiboa izatea, eta bere premia sozial eta kulturalak asetzen lagunduko dioten esperientzia positibo eta atseginak izatea.

3. Elkarbizitzako Ohiturak. Bai jantokiaren barruan bai gainerako espazio eta denbora tarteetan giro sozial egokia sustatzen dira, lankidetzarako jarrera positiboak sortarazita, justizia, elkartasun eta askatasunean oinarritutako jarrerak bultzatuta, elkarrizketa, tolerantzia eta elkarbizitzarako bideak eskainita, Elkarbizitzako Ohituren arloaren bitartez.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak