2017-08-22T14:44:52+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

FITCH-ek berretsi egin du LABORAL Kutxaren BBB+ ratinga

2014/11/11

Estatuan jarduten duen finantza-erakunde batek lor dezakeen ratingik handiena da hori. Agentziak LABORAL Kutxaren arrisku-politika, kapitalizazio-maila handia eta likideziaren egitura baloratu ditu berriz ere. • Epe Luze eta laburreko kalifikazioak eta finantza-sendotasuna berretsi ditu, perspektiba egonkorrarekin.
FITCH-ek berretsi egin du LABORAL Kutxaren BBB+ ratinga

Ekainean, kalifikazio-agentziak LABORAL Kutxaren epe luzeko ratinga hobetu zuen, BBBtik BBB+ra igoz.

Hil honetako berrikuspenean, agentziak berretsi egin du LABORAL Kutxaren balorazioa eta, beraz, Estatuaren beraren maila berean dago. Kalifikazio hori Estatuan egoitza duten finantza-entitate guztietan onena da, bi bankurik nazioartekotuenak kontuan hartu gabe.  Horrez gain, epe laburreko kalifikazioa ere berretsi du (F2), baita “viability” edo berezko sendotasunari buruzkoa ere, babes publikoak aintzat hartu gabe (BBB mailatik BBB+ mailara).

Fitch-ek kontuan hartu du LABORAL Kutxak batez ere Euskal Herrian eta Espainiako Iparraldean jarduten duela, egoera ekonomiko egonkorrago batean.

Epe luzeko ratingaren oinarria entitatearen sendotasun indibiduala da, eta aintzat hartzen du, batez ere, LABORAL Kutxaren arriskuen gestio ona (horren isla da sektoreko batez besteko ratioak baino hobeak izatea). Eta bereziki aipatzen ditu kapitalizazio-maila handia eta finantzaketa-egitura egokia.

Agentziak, bestalde, LABORAL Kutxaren finantza-profil egokia,  galerei aurre egiteko ahalmena eta aktiboen kalitate ona goraipatu ditu. Era berean, etorkizuneko balizko estres-egoerei aurre egiteko moduko arrisku-estaldura sendoak dituela azpimarratu du.

FITCH                        Balorazioa

SANTANDER

BBVA

LABORAL KUTXA

CAIXABANK

KUTXABANK

BANKIA

BANCO SABADELL

BANCO POPULAR

A-

A-

BBB+

BBB

BBB

BBB-

BB+

BB+

 

 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak