2017-10-19T20:05:17+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Fagor Taldeak Euskara Lanabesa Saria jaso du

2011/02/14

Bigarren urtez banatu dira Euskara Lanabesa sariak eta enpresek eta erakundeek egunero garatzen duten lanaren bost atal ezberdin nabarmendu nahi izan dituzte: ibilbide profesionala, hazkundea, berrikuntza eta euskara eta kultura lan –eta enpresa– munduan nola bultzatu duten.
Fagor Taldeak Euskara Lanabesa Saria jaso du

Saria jasotzen, Andres Urrutia Euskaltzaindiako lehendakariaren eskutik.

Fagor Taldeak Euskara Lantzen Saria jaso du euskararen normalizazioan orain arte egindako ahalegin eta ibilbideagatik. Gaur egun Fagorrek abian dituen Euskara Planak eragina du 8.500 lagunengan, kontuan izanik zortzi kooperatibak eta Euskal Herrian dauden enpresa filialak.

Era berean, Euskara Batzordeetan lanean diharduten langileak 220 dira gaur egun eta Emun Kooperatibako Euskara Teknikariak 22.

Inbertsioak

Finantzazioari dagokionez urteroko inbertsioa milioi bat euro ingurutakoa da, eta ibilbide guztian egindakoa 10 milioi euro ingurukoa izan dela aurreikusten da. Azkenik, euskararen ahozko erabilera datuak aztertuta, euskara planen hastapenetatik gaur eguneraino batezbeste %14ko igoera izan duela estimatzen da.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak