2017-10-23T11:52:31+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatibako Kontseilu Sozialaren adierazpena

2013/11/08

Hartzekodunen lehiaketara sartu aurreko uneotan, kooperatibako Kontseilu Sozialak (bazkide langileen ordezkari denak) honakoa adierazi nahi du:

-. Bizirik mantenduko duela bai kooperatiba eta bai gainerako bazkideekin duen konpromisoa.

-. Lanean jarraituko duela maila guztietan eta eskura dituen baliabide guztiekin.

-. Gertatutakoaren inguruan, Kontseilu Sozialak berak eta bazkide guztiek duten erantzukizuna bere gain hartzen duela. Baina, horrekin batera, ez duela onartuko ezerezean gera daitezela beste ardura batzuk ezta bazkideek zentzu horretan jaso dezaketen tratu desegokirik.

-. Eskertu nahi duela korporazioko gainontzeko kooperatibetako bazkideengandik orain arte jasotako eta etorkizuneko laguntza eta solidaritatea.

-.Denok hausnartu beharko genukeela gertatutakoaren inguruan eta lanean jarraitu mugimendu kooperatibista indartze aldera.

Azkenik, herritarrei eta instituzioetan dituzten ordezkariei deia egin nahi diegu, industria sektorea eta enpleguarekin, finantza sistemarekin erakutsitako adinako konpromisoa adierazi
dezaten.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak