2017-08-19T16:49:35+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Fagor Etxetresna Elektrikoak, hartzekodunen aurre-lehiaketan

2013/10/16

Fagor Etxetresna Elektrikoak jakinarazi dio Donostiako Merkataritza Epaitegiari zorra berregituratzeko hitzarmen aurreratua lortzeko negoziazioei ekin diela, Lehiaketa Legearen 5.3 artikuluaren babesean. Une honetatik aurrera lau hileko epea dauka konpainiak  bere hartzekodunekin aurreko hasteetan hasitako negoziazio bideak zabaltzeko adostasunera iristeko xedeaz eta Fagorren jarduera normalizatuko luketen berehalako ordainketei aurre egin ahal izateko.
Fagor Etxetresna Elektrikoak, hartzekodunen aurre-lehiaketan

Une honetatik aurrera lau hileko epea dauka konpainiak  bere hartzekodunekin aurreko hasteetan hasitako negoziazio bideak zabaltzeko adostasunera iristeko xedeaz eta Fagorren jarduera normalizatuko luketen berehalako ordainketei aurre egin ahal izateko.

Fagor Etxetresna Elektrikoak erabakia gaur hartu du, Korporazioaren Kontseilu Orokorrak aho batez hartutako erabakiaren ondoren, non aintzat hartu zen kooperatibari laguntzeko MONDRAGONek ezin duela maiatzean eratu zen 70 milioi euroko BESF funtsatik haragoko esfortzu gehigarrik egin.

Enpleguarekiko konpromisoa

Halaber, Kontseilu Orokorrak berak, Korporazioaren izenean, Fagor Etxetresna Elektrikoetako bazkideen enpleguari eusteko konpromisoa adierazi du eta zentzu horretan laguntza hori gauzatzeko Enplegu Bulego Korporatiboa sortzeko konpromisoa hartu du, baita jarduera eta enplegu berriak sortzeko dinamika areagotzea.

Gainera hurrengo Kongresuari jarduera horien finantziazioa ahalbidetuko duten ekimenak aurkezteko konpromisoa hartu du, eta horretarako Korporazioak hasieran 50 milioi euro inguru jarriko luke.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak