2017-12-17T16:40:30+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Fagor Ederlaneko lan-bazkideek euren kooperatibaren 50.urteurrena ospatzeko abestia eta bideoklipa grabatu dituzte

2013/07/10

40 lagun baino gehiagok egin dute bat egitasmoarekin. Horien artean daude musikariak (guztiak Fagor Edelaneko langileak) eta abeslariak, koordinatzaileak eta beste hamaika lagun. 50.urteurrena ospatzeko abestia sortzea bururatu zitzaien, gero bideoklipa eta emaitza benetan da borobila. 'Ederlantzen' kantua da kooperatibista hauen izateko eta bizitzeko era islatzen duen kanta. Originala, dibertigarria eta kohesiorako baliagarria. Fagor Ederlanek lantokiak ditu Eskoriatzan, Aretxabaletan, Arrasaten, Usurbilen, Tafallan eta Txinan. Guztietara hedatuko du abestia eta bideoklipa.

1963ko uztailaren 1ean sortu zen Fagor Ederlan Koop. Elkartea. Fundiciones Esteibar eta Comet enpresek bat egin eta proiektu kooperatiboa sustatu zuten Eskoriatzan. Harrezkero, enpresa hazi egin da, eta Fagor Ederlan Group da gaur egun. 3.000 langile baino gehiagorekin mundu osoan eta lantokiak Usurbil, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Tafalla eta Txinan. 2013an 50 urte bete dituzte eta urteurrena ospatzeko ekitaldi ugari antolatu dituzte, besteak beste 'Ederlantzen' kantuaren sorkuntza eta bideokliparen grabazioa.

Ederlantzen007

Guztira, 40 langile baino gehiagok parte hartu dute grabazioan eta Antxon Sarasua musikari profesionalaren laguntza izan dute, izan ere, Antxonen emaztea ere Fagor Ederlaneko lan-bazkidea da. Letrak berriz, Ederlaneko euskara departamentuak egin ditu, Asier Iriondoren koordinaziopean.

Ederlantzen010

Ideia hasieratik lehendakaritzatik sortutako batzorde antolatzaileak sustatu zuen eta kooperatibaren organo guztien oniritzia izan du. Bideoklipa, berriz, Arteman Komunikazioa enpresak egin du, Fagor Ederlanekin elkarlanean eta sintonia ederrean.

Ederlantzen004

Grabazioa Andoainen

Ederlantzen kantua alaia da, dibertigarria, eta instrumentu ugariren nahasketarekin sortu du Antxon Sarasuak. Gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa, baxua, saxoa, klarinetea, gaita, tronpeta, akordeoia, bibolina, flauta... askotariko instrumentuak jo dituzte Ederlaneko langileek.

Ederlantzen003

Eta bideoklipa egiterakoan, Artemanekoek planoak grabatu zituzten lantokietan (Aretxabaleta, Eskoriatza eta Arrasaten) eta baita lantokietatik kanpo, Debagoieneko zenbait gune ederretan. Otalora Jauregian, Eskoriatzako plazan, Apotzagako auzoan eta Urkuluko urtegian. Soinuaren grabazioa, berriz, Andoainen burutu zen, Neurotika Sound estudioetan. Bertan, Antxon Sarasuak egin zituen zuzendari lanak, lan-jardunaldi luze baina emankorrean.

Ederlantzen002

Fagor Ederlaneko zenbait langile grabazioan.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak