2017-10-24T06:05:21+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Fagor Ederlanek eta Lotus Engineeringek hiriko ibilgailuetarako Range Extender proposamena aurkeztu dute Frankfurten

2011/09/19

Frankfurteko Aretoan aurkeztu berri den 2 zilindroko motor berria jada Lotus Evora eta Jaguar Limo Green modeloetako 3 zilindrokoa baino askoz trinko eta arinagoa da –%44 gutxiago okupatzen du eta pisua %16 gutxiago da–. Horrenbestez, Fagor Ederlanek eta Lotus Engineeringek oso irtenbide egokia aurkeztu dute hiriko ibilgailuetarako, horietan pisua eta neurria funtsezko ezaugarriak baitira.
Fagor Ederlanek eta Lotus Engineeringek hiriko ibilgailuetarako Range Extender proposamena aurkeztu dute Frankfurten

Gidaritza elektriko hutsa

Lotus Fagor Ederlan Range Extender bertsio berria ezin hobea da hiriko ibilgailuetarako, desplazamendu gehienak modu elektriko hutsean egiteko aukera ematen baitu. Proposamenean 2 zilindroko eta 4 denborako errekuntza motor bat eta Fagor Automation kooperatibak garatutako sorgailu eta bihurgailu bat integratzen dira Horrenbestez, Range Extender modeloak gidaritza elektriko hutsa ahalbidetzen du, ibilgailu elektrikoaren bateriak martxan kargatzen baitira; ondorioz, autonomia ere handitzen da.

Lotus Engineeringeko zuzendaria den Mark Jamesen hitzetan, proposamenak harrera bikaina izan du Frankfurteko automobilaren aretoan, eta mundu osoko autogileen interesa eragin du, ibilgailu elektriko hutsak baino soluzio eraginkorra bilatzen ari baitira kostuari dagokionez, zein autonomia handiagoari dagokionez.

Miguel A. Mateo Fagor Ederlaneko proiektu honen zuzendari komertziala da, eta, adierazi duenez, aurkeztu den Range Extender modeloa "teknologia eta lehiakortasun handiaren arteko oreka dotorea" da. Bezeroek nabarmendu dute soluzio osatu eta trinkoa dela, gaur egungo ibilgailuen arkitekturetan erraz integratzekoa.

Aurkeztu den bertsioarekin Range Extender motorren gama osatzen da, 3 zilindrotan -50 eta 35kW-eko potentziekin- eta 2 zilindrotan -30 eta 20kW- aurkezten baita. Bi motorretan -2 eta 3 zilindro- bertsiorik indartsuena konpresore zentrifugo batez gainelikatzen da. Horrez gain, motorraren arkitektura eta gestio sistema hainbat erregai mota erabiltzeko aukera eskaintzeko diseinatuta daude, petrolioari buruzko mendetasuna murriztuz eta bio-erregaien erabilera ahalbidetuz.

Informazio gehiago duzue Fagorederlan.es webgunean.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak