2017-12-18T00:09:41+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Eusko Jaurlaritzako ordezkariak Coprecik Txinan duen lantokian izan dira

2017/01/19

Copreci Kunshan-eko kudeatzaile Alberto Sarasquetak hartu zituen Jaurlaritzako ordezkariak. Coprecik Txinan dituen instalazioak bisitatu zituzten, MONDRAGON Korporazioak Kunshanen duen industria eremuan.

Industria sailburuorde den Javier Zarraonandiak, Nazioarteratze zuzendari Ainhoa Ondarzabalek eta SPRI Taldeko Alexander Arriolak osatu dute Jaurlaritzako ordezkaritza.

Hain zuzen ere, Jaurlaritzako ordezkariek kooperatiba eta enpresa ezberdinak bisitatu dituzte, eta Txinako gobernuko ordezkari ezberdinekin ere elkartu dira. Besteak beste, MONDRAGON Korporazioak Kunshanen duen delegaritza,eta beste zenbait kooperatiba bisitatu dituzte: Batz, Urola, Maier, Fagor Automation eta Copreci. 

Coprecik Txinan indarrean duen estrategia zuzen zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten Jaurlaritzako ordezkariek

Copreci Kunshan

Hain justu ere, atzo bertan egon ziren Copreci Kunshaneko instalazioak bisitatzen. Jaurlaritzako ordezkaritzak zuzen zunenean Coprecik Txinan indarrean duen estrategia ezagutzeko aukera izan zuten.

Hain justu ere, berrikuntza, kalitatea eta automatizazioa dira Copreciren apustu garrantzitsuenak Txinan. 

Lantokia bisitatu ondoren, Jaurlaritzako ordezkariek Alberto Sarasqueta Copreci Kunshaneko gerentearen hitzaldia entzuteko aukera izan zuten. Txinan gertatzen ari diren aldaketa makroekonomikoak eta aldaketa horiek enpresengan dituzten eraginen inguruan aritu zen Sarasqueta.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak