Irakurriena
- 1. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 2. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 3. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 4. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 5. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 6. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 7. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 8. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 9. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 10. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
Euskadiko Kutxak 70 milioi euro bideratu ditu gizarte ekonomiako enpresak finantzatzera
Gizarte-ekonomiako enpresen premia nagusiak betetzeko diseinatu da hitzarmena. Hala, ekintzaileek produkzio-jarduerari ekiteko eta garatzeko finantzaketa-lerro berriak izango dituzte, eta enpresek likidezia uneoro izateko eta inbertsio berriak ahalbidetzeko produktuak.
Gainera, hitzarmenari esker, gizarte-ekonomiako enpresek dirulaguntza-aurrerakinak eskuratu, bazkideen kapital-ekarpena erraztu eta nazioartera irteteko aholkularitza jaso ahal izango dute.
Hitzarmenak urtebeteko indarraldia izango du, luza daitekeena.
Hitzarmenaren zuzkidura 70.000.000 €-koa da, bost jarduera-lerro nagusitan banatuta:
Ekintzaile eta kooperatiba berriak: 15.000.000€; Zirkulatzailea: 25.000.000€; Dirulaguntza publikoen aurrerakinak: 10.000.000€; Internazionalizazioa: 10.000.000€; Enpresen kapital sozialerako ekarpenak: 10.000.000€.
14 sukurtsal
Euskadiko Kutxa Ipar Kutxak gaur egun 14 sukurtsal ditu enpresentzat soilik; horrez gain, produktu-adituez osatutako 7 talde ditu (Cash management, Kanpo-merkataritza, Factoring eta confirming, Leasing eta renting eta Finantzaketa korporatiboa eta egituratua).
ERKIDEk lan elkartuko (industria, eraikuntza eta zerbitzuak), irakaskuntzako eta kredituko 844 kooperatiba biltzen ditu bere baitan. Horiek guztiek 44.239 lagun enplegatzen dituzte eta haien fakturazioa 7.586.115.000 eurokoa izan zen 2010ean.