2017-10-19T13:04:48+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Eskola jantokien kasua artxibatu egin du fiskalak, ez baitu deliturik sumatu

2016/06/30

Lehiaren Euskal Agintaritzak zigortutako zortzi enpresek delituak egin zituztela esateko zantzurik ez du sumatu Kalparsorok.

Eskola jantokietako irregulartasunei buruz zabaldutako eginbideak artxibatzea erabaki du Juan Kalparsorok, EAEko fiskal nagusiak. Ez du zantzurik ikusi enpresek eta admnistrazioko ordezkariek delituak egin zituztela sumatzeko. "Susmoak zabaldu dira, eztabaida politikoetan zilegi direnak, baina ez direnak aski ardura penalak egozteko".

Kalparsorok gogora ekarri du kasuari buruz ebazpena emana duela Lehiaren Euskal Agintaritzak, eta, helegitea jarria dagoenez gero, auzitegiek ere hitz egingo dutela. Deliturik ez du ikusten berak.

Eusko Legebiltzarrak martxoan eskatu zuen eskola jantokien auzia fiskaltzari jakinaraztea, deliturik badagoen azter zezan. Ardura penalik ez dagoela erantzun du hark, eta itxi egin ditu ikerketak.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak