2017-12-16T23:39:56+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Eroski taldea da Capraboko bazkide bakarra

2012/10/15

Eroski taldeak Botet familiak Caprabon zuen %16a erosi du eta modu horretan sozietatearen kapitalaren %100aren jabe egin da.
Eroski taldea da Capraboko bazkide bakarra

Caprabo supermerkatua.

Erosketa prozesua 2007an hasi zen, Eroskik Botet familiarekin eta La Caixa banketxearekin hitzarmena egin zuenean. 2011n, La Caixak Caprabon zituen akzioen %9 erosi zituen Eroskik eta orain, Botet familiari geratzen zen %16a erosi dio.

Caprabok tokiko produktuen aldeko jarduera bultzatuko du; hala, Nafarroan Nafarroako produktuak, Madrilen Madrileko produktuak eta Katalunian Kataluniako produktuak.

Caprabo zenbakitan

2011n Caprabok 1.485 milioi euro fakturatu zituen, eta esplotazioen emaitza 19,4 milioi eurokoa izan zen, iaz baino %12 gehiago.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak