2017-10-19T20:05:29+02:00

Tresna pertsonalak

Eredu kooperatiboaren defentsan Eredu kooperatiboaren defentsan

Fagor Electrodomesticosek “jarduera produktibo errentagarriak bizirik mantentzearen alde” egingo du

2013/10/29

2013.10.29. Fagor Etxetresnetatik gaur jakinarazi duenez, kooperatibak baieztatu du "finantzazio bide berriak bilatzeari ekin diola, hartzekodunekin dituen betebeharrei erantzun eta jarduera produktibo errentagarriari jarraitu ahal izateko".

Fagor Electrodomesticos Koop. Elkarteak ez du komunikatu honetan “lehiakortasuna areagotzeko” garatu duen berregituratze plangintza zehazten baina aldeko konpromisoa berretsi du “konpainiaren enpresa-jarduera bizirik mantentzeko, negozio errentagarrien aldeko apustuari eutsiz”. Honek “2012ko abenduan onartutako Plan Estrategikoa berrikustea ekarri du, eredu kooperatiboa egungo egoerara egokitu eta indartuta atera dadin”.

Fagor Electrodomesticosek bizi duen egoeraren arrazoien inguruan aipatzen du “salmenten beherakada progresiboa, prezioen jaitsiera eta honek eragindako marjinen murrizketa”.
Egoera honen aurrean, kooperatibak “konpromiso irmoa berretsi du eskualdeko enpleguarekin eta garapen iraunkorrarekin. Horren erakusgarri da, deslokalizazioan oinarritutako eredu ekonomikoa saihestuz, produkzio-kostu altuko herrialdeetan mantendu den fabrikazio portzentaje handia”.

“Konpainiak zehaztutako helburuak bete ezin izanak eta hartzekodunekin hitzartutako konpromisoei erantzuteko zailtasunak bultzatu zuten Fagor Electrodomésticos borondatez hartzekodunen aurrelehiaketa eskatzera. Une horretatik, konpainiak bere bazkideekiko komunikazio zuzen eta pertsonala lehenetsi du, aurre egin beharreko egoera zein den jakinaraziz eta hartu den erabakiak dakarren inpaktu ekonomiko eta soziala azalduz, izan ere,  emango diren pausoen baitan dago Euskal Herriko 5 lantegietan egun diharduten 2000 pertsonen eta guztira Taldea osatzen duten 20 herrialdeetako 5.600 langileren etorkizuna” adierazten da prentsa oharrean.

Bazkideak jasan beharreko inpaktu ekonomikoari dagokionez, Fagor Electrodomésticosek “gogorarazi nahi du bazkideak zorraren aurrean duen erantzukizuna kapital sozialari egin dion ekarpenera mugatzen dela, hau da, ezein kasutan ez dagoela arriskuan bere ondare pertsonala. Bazkideak galeren aurrean duen erantzukizunari dagokionez, kontsideratzen duguna da, beste edozein merkataritza-sozietateri ematen zaion tratamendua zor zaiola   eta, beraz, erantzukizuna bazkideak kooperatiban duen kapitalera mugatzen dela  eta, ildo horretan, Kooperatibaren legearen aldaketa lantzen ari da”.


Korporaziotik zein Eusko Jaurlaritzatik jasotako laguntzen inguruan “guztiak konpainiaren bideragarritasuna bermatzera zuzendu dira, lehenik produkzio-jarduera mantentzeko eta, bigarrenik, plan estrategikoa abian jartzeko berregituraketako eta hazkundeko xedez”. Hala ere, injekzio finantzarioak ezin izan zuen jarduera ekonomikoa ziurtatu, “premia errealen azpitikoa baitzen eta iritsi ere – ekarpenaren grossoa-  errekuperazioa ahalbidetzeko balio izan ez zuten epeetan iritsi baitzen”. Hala ere, Fagor Electrodomésticosek “beti baloratu du positiboki bai Eusko Jaurlaritzak bai Mondragoneko kooperatibek erakutsi duten laguntzeko borondatea eta bereziki estimatu eta miretsi du Kooperatibon bazkideek, azken urteotako elkartasun uhinera gehitzeko, demokratikoki hartu dituzten erabakiak”.


Egungo egoera

Une hauetan Fagor Electrodomésticoseko eta Edesako Espainiako langileen %80 langabezia egoeran daude  eta dagoeneko hasia da horiek MONDRAGONeko beste kooperatiba batzuetan birkokatzekoen prozesua.
Espainiatik kanpo, Frantziako Fagor Brandt-eko eta Poloniako Fagor Mastecook-eko lantegiak geldirik daude, kooperatibaren zuzendaritzak finantzazioa bilatzeko abian jarritako prozesuaren emaitzaren zain.
Maila globalean, Fagor Electrodomésticosek aktibo mantentzen ditu bere marka guztien jarduera komertziala eta salmenta osteko zerbitzuak, bere produktu guztien bermeekin batera, bere ohiko merkatu guztietan.

Erlazionatutako albisteak


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak