2017-10-18T03:55:51+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Enpresagintzako 109 ikaslek graduko eta graduondoko diplomak jaso dituzte

2015/06/02

Pasa den ostiralean, maiatzaren 29an egin zen diploma banaketa Oñatiko fakultatean. Iñigo Ucin Azcuek, Danobat Group-eko zuzendari nagusi eta Korporazioko Makina-Erreminta Dibisioko lehendakariordeak: “Lo mejor está por venir” hitzaldia eskaini zuen.
Enpresagintzako 109 ikaslek graduko eta graduondoko diplomak jaso dituzte

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak titulu akademikoak banatu zizkien Oñatiko Campuseko graduko eta graduondoko 109 ikasleri. Hain zuzen, honako hauek jaso dute euren titulua: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko 26 ikaslek, Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako Unibertsitate Masterreko 19 ikaslek, Marketin Digitaleko Unibertsitate Masterreko 14 ikaslek, MBA-Enpresen Zuzendaritza Masterreko 22 ikaslek eta Pertsona eta Taldeen Coaching Masterreko eta Ikastaroko 28 ikaslek.

Vicente Atxak, Mondragon Unibertsitateko errektoreak, itxi zuen ekitaldia, eta Lander Belokik, Enpresagintza Fakultateko dekanoak, ireki.

Ekitaldi akademikoan, hitzaldi hau eskaini zien bertaratuei Iñigo Ucinek, Danobat Group-eko zuzendari nagusi eta Korporazioko Makina-Erreminta Dibisioko lehendakariordeak: “Lo mejor está por venir” (Onena etortzeko dago).


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak