Irakurriena
- 1. Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitzan berrian
- 2. LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
- 3. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 4. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 5. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 6. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 7. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 8. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 9. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 10. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
EHUk lehenengo Zinema Astea antolatu du, gizarte ekonomiari buruz
Astean zehar emitituko diren filmak eta emango diren hitzaldiak ekintza sozial eta solidarioan zentratuko dira. Astelehenetik ostegunera, egunero pelikula bat ikusteko aukera egongo da eta gaiaren inguruko zenbait adituk hitzaldiak emango dituzte, gerturatzen diren ikus-entzuleei informazio sakonagoa emateko asmotan.
Apirilaren 20an, Gustavo Zaragoza izango da Zinema Asteari sarrera emango dion aditua, Valentziako Unibertsitateko irakaslea eta Crónica del bienestar en tiempos de malestar (2014) liburuaren idazlea. Bere hitzaldiaren ostean, La Muerte del Trabajador filma erakutsiko da, eskulangileen lan ezohikoak islatzen dituen filma.
Bigarren eguna José Manuel Tena EHUko zineforumeko koordinatzaileak dinamizatuko du. La Fuente de las Mujeres pelikula egongo da ikusgai, non herrixka bateko tradizioek bertako emakumeak uraren bila mendiaren puntara joatea eskatzen duten. Dena aldatzen da emakume batzuk, gizonezkoek kausan lagundu arte, sexu harremanak izateari uztea erabakitzen dutenean.
Asteazkenean Donostin izango da José Luís Coraggio ekonomista argentinarra
Asteazkenean Donostin izango da José Luís Coraggio ekonomista argentinarra, gizarte ekonomia eta solidarioan aditua, eta hitzaldi magistral bat eskainiko du. Alea Elkarteak dinamizatuko du, alternatiba ekonomikoak sustatzen dituen elkartea, EHUko Gizarte Ekonomia eta Solidarioa Masterreko ikasle eta ikasle ohiek osatua. Egun horretan West Land filma emango da, Vik Muniz artista brasiliarrari buruzkoa. Hau munduko zabortegi handienera joaten da, birziklatu daitezkeen materialak bere obran erabiltzeko asmoarekin.
Zinemaren Asteko lehenengo edizioarekin amaitzeko, EHUk Campo Creativo Cero gonbidatu du hitzaldia ematera. Hausnarketan, analisis kritikoan eta gizarte hobekuntzan parte hartu nahi duen elkartea da, betiere artearen eta testuinguru kulturalaren barruan. Alea Elkartea ere berriro izango da bertan. Ikusgai egongo den azken filma La Pesadilla de Darwin izango da, eta 60. hamarkadan Niloko Parka Victoria Lakuan sartzearen ondorioak azaltzen dira bertan.