2017-10-19T12:58:25+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

DANOBATGROUP Global Asiaren sarien III. Edizioko 2014 Enpresa sariaren irabazle

2014/11/17

Iñigo Ucin DANOBATGROUPeko zuzendari nagusiak Global Asiak eskainitako “20114ko Txinako enpresa espainiar onenaren saria" jaso du taldea duela urte askotatik hona egiten ari den lan handiagatik, eta Txinako merkatu konplexuan lortutako arrakastagatik.
DANOBATGROUP Global Asiaren sarien III. Edizioko 2014 Enpresa sariaren irabazle

Iñigo Ucin, DANOBATGROUPeko zuzendari nagusia, Global Asiako Ivan Mañez zuzendaria, Zhu Bangzao Txinako Errepublika Popularreko enbaxadorea Espainian eta beste agintari batzuek Global Asia 2014 sari banaketan.

Global Asia sari entzutetsuek Espainia eta Txinaren arteko enpresa arteko hartu emanak, erakunde mailakoak zein maila sozialeko harremanak hobetzen laguntzen duten erakundeei errekonozimendua egiten diete, eta hirugarren edizio honetan DANOBATGROUPez gain Wanda Group-eko Wang Jianlin jauna eta Ramon Tamames Ekonomian katedraduna, eta Txinari buruzko hainbat libururen idazlea.

Ivan Mañez Global Asiako sortzaile eta zuzendariak sari banaketako ekitaldian esandako hitzetan DANOBATGROUP erreferente da Txinan arrakasta izan nahi duten enpresentzat, eta Txinan negozioak egiteko “Txinatartzeak” duen garrantziaz jabetu den enpresaren adibide garbia da.

DANOBATGROUP erreferente da Txinan arrakasta izan nahi duten Espainiako enpresentzat

DANOBATGROUPentzat herrialde horretan daraman ibilbide luzearen errekonozimendu bat da, eta baita bultzada bat datozen urteetan bide horretatik jarraitzeko. Txina merkatu gakoa da taldearentzat duela 20 urte baino gehiagotik hona 30 laguneko lantalde baitu lanean Pekinen. 600 makinatik gora dauzka taldeak herrialde horretan eta bertako aditu taldeak ondo ezagutzen ditu bezero txinatarraren ezaugarriak eta DANOBAT eta SORALUCEko makinen goi mailako teknologia europarra. Era honetan, DANOBATGROUPek bezero txinatarrei teknologia globala eskaintzeko aukera du bertako egiteko modua, zerbitzua eta disponibilitatearekin. DANOBATGROUPen arrakastaren gakoa Txinan pertsonak dira zalantzarik gabe, enpresaren aktibo nagusia herrialde horretan.

Sari banaketan Espainian Errepublika Popular Txinatarreko enbaxadore den Zhu Bangzaonek parte hartu du eta Madrilgo “Txinako Kultura Zentroan” egin da. Espainia eta Txinaren arteko harremanetan gako izan diren enrpesa zein pertsona entzutetsuak saritu izan dituzte Global Asiako aurreko edizioetan. Besteak beste, Zhu Bangzhao Txinako enbajadorea Espainian, Juan Antonio Samaranch, Eugenio Bregolat, Agencia Xunhua, Banco Santander edo ICBC.

Global Asiari buruz

Nazioarte mailako ezagutza enpresa erreferentea da Asia eta hizkera espainiarreko herrialdeen artean, ekonomia, enpresak, teknologia, kultura eta gizarte gaiei dagokienean zubi lana egiten duena Asiako mundua eta hizkera espainiarrekoen artean. 2008an sortua 200 laguntzaile adituko sarea du gai bakoitzeko adituekin bai ekonomia, enpresa, bankua, kultura, lege arloa edo marketingari dagokionean Txina-Espainia-Hego Amerikaren arteko harremanen inguruko ikuspegi erreal eta zabala emateko.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak