2017-12-13T19:54:25+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Coprecik Batzar Orokor hunkigarrian Plan Estrategikoa onartu eta 50. urteurrena ospatu zuen

2013/11/18

Copreci Koop. Elkarteak 50. urteurrena ospatu zuen ahaztezina izango den ekitaldi hunkigarriarekin. Aretxabaletako Ibarra kiroldegian egin zen Batzar Orokorra. Plan estrategikoa onartzeko balio izan zuen, baina batez ere, lehenengo Errektore Kontseiluari eta 50 urteko ibilbide luzean zehar Copreciko proiektua posible egin duten bazkide guztiak omentzeko. Ekitaldiak zuzeneko musika izan zuen, bideo bat ere eskaini zen non protagonista guztiak bazkideak ziren, eta TPA enpresako kideek aurkeztu eta dinamizatu zuten.

‘Emozio eta harrotasun’ sentimenduek definitzen dute pasa den larunbat eguerdian, Aretxabaletan, Copreci Koop. Elkarteko Batzar Orokorrean sentitu zena. Ekitaldi xumea izan zen, baina xehetasun guztiak ondo zaindu ziren, eta 500 bazkide baino gehiagok disfrutatu zuten egitasmoarekin.

Ekitaldia bi zatitan banatu zen, alde batetik 2013-2016 urte bitarteko Plan Estrategikoa onartu zen eta bestetik Kooperatibako lehen Errektore Kontseiluari omenaldia egin zioten.

Copreci Batzar Orokorra41

500 pertsona baino gehiagok bete zuten esparrua.

Sustatzaileei omenaldia

Batzarra goizeko 10:30ean hasi zen, Ane Gaztañaga presidentearen aurkezpenarekin. Ondoren, TPAko Luis Oiarzabal eta Iker Fernandez dinamizatzaile eta aurkezleek hartu zuten hitza.

Copreci Batzar Orokorra3

Zuzeneko musika izan zuen ekitaldiak. Bost musikarietatik hiru Copreciko bazkideak dira.

Lehenengo zatia azkar garatu zen; zuzeneko musikarekin, Arteman Komunikazioak ekoiztutako bideo historiko baten emisioarekin eta Copreciko Zuzendaritza Kontseiluaren aldetik Plan Estrategikoaren aurkezpenarekin. Javier Oleaga, Kooperatibako gerenteak egin zuen aurkezpena. Ondoren, momentu hunkigarriena iritsi zen, eta batek baino gehiagok ezin izan zion emozioari eutsi.

Copreci Batzar Orokorra17

Alfontso Gorroñogoitia eta Jose Maria Ormaetxea.

Bigarren zatian, Jose Maria Ormaetxea MONDRAGON mugimendu kooperatiboko sustatzeile eta ULGOR-en fundatzaileak hartu zuen hitza. Ormaetxeak Copreciren 50 urteko ibilbidea egin zuen, Jose Maria Arizmendiarrietaren emaria gogora ekarrita eta balio kooperatibo garrantzitsuena gogoraraziz: Solidaritatea, ‘oraingo momentu estuan inoiz baino presenteago egon behar dela’ aipatuz.

Copreci Batzar Orokorra9

Aranguren, Gaztañaga, Mendieta, Urzelai eta Domínguez, Copreciko lehen Errektore Kontseiluko kideak eta kooperartibaren fundatzaileak ekitaldia atentzioz jarraitzen dute.

Pedro Mendieta Copreciko lehen bazkideak eta proiektuaren bultzatzaileak ere hartu zuen hitza.  Mendietak ezin izan zion emozioari eutsi kiroldegia betetzen zuten 500 pertsona baino gehiagoren txalo artean. Alfontso Gorroñogoitia mugimendu kooperatiboko beste sortzaile bat ere han izan zen.

Bazkaria

Ekitaldiaren ondoren, Copreciko langileek lunch txiki bat izan zuten UDAk (Aretxabaleetako Kirol Elkartea) eskainitakoa, Ibarra futbol zelaian, eta arratsaldeko hiruretan Ausolanek zerbitzatutako bazkaria hasi zen ekitaldia egin zen leku berean. Hori bai, jangela erraldoi bilakatuta zen. Bazkari alai eta dibertigarria, luzatu egin zen musikarekin, eta nahi izan zuenak festa jarraitu ahal izan zuen.

Argazki guztiak: http://www.flickr.com/photos/tulankide/


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak