2017-12-14T21:40:48+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Bere proiektuarekin bat egingo duten profesionalak nahi ditu Ikerlanek

2017/01/25

MONDRAGON Korporazioaren erreferentziazko Teknologia Guneak profesionalak erakartzeko kaptazio kanpaina jarri du abian.

Profesional trebatuak eta ikerlari hasi berriak erakartzeko asmoarekin, Ik4-Ikerlanek MONDRAGON Korporazioko eta Estatuko erreferentziazko Teknologi Guneak kaptazio kanpaina jarri du abian. Pertsonen kudeaketarako departamentutik jarri dute martxan aipatu egitasmoa. Helburua da profesional berriekin ikerketa lerro guztiak indartzea. 

Talentua bilatzen eta garatzen

Ik4-Ikerlanek martxan jarri duen kaptazio kanpaina argia da mezuetan: "Enpresarik berritzaileenekin batera ikerketan profesionalki jardutea gustatuko litzaizuke? Gurekin lan egin nahi duzu? Zure ikasketak osatu nahi dituzu gurekin tesi, proiektu edo egonaldi bat eginez? IK4-IKERLANen lantaldean aritzeko eta sormenez jardunez erronkei aurre egiteko gai diren pertsonak erakarri nahi ditugu".

Helburua da profesional berriekin ikerketa lerro guztiak indartzea

Ikerlan experience

Kanpaina sareetan eta bestelako medio konbentzionalagoetan burutuko dute eta azoka espezializatuetan ere parte hartuko dute. Hala, beste erreminta batzuen artean, bideo bat ere editatu dute 'Ikerlan experience' izenekoa. Arteman Komunikazioa enpresak ekoiztu du Ikerlanentzat. Ikus-entzunezkoak benetako hiru ikerlariren esperientzia kontatzen du: Maitane Garmendia, Ikerlaria eta Potentzia Elektronikako ikerlaria; Ibai Sarasola, Komunikazio, Informazio eta Elektronikako ikerlaria; eta Carlos Calleja, Fabrikazio Aurreratuko ikerlaria. 

Bideoak IKERLANen esentzia erakusten digu irudien eta adierazpenen bitartez, Gune Teknologikoko ikerketa eta ikerlarien proiektuak ezagutzera emanez, eta pertsonen arteko harremanak erakutsiz. 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak