2017-10-23T02:48:18+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Basque Culinary Centerrek gastronomia-kanpamentuak antolatuko ditu Bizkaia, Gipuzkoa, Katalunia eta Andaluzian, 15 eta 17 urte bitarteko gaztetxoentzat uda honetan

2014/04/22

Sukaldaritza eta Gastronomia kanpamendua Espainian egiten den bakarra da, eta gastronomiaren munduaren xarma sentitzen duten nerabeentzat izango da. 10 egunean, gaztetxoak gastronomiaren munduan murgilduko dira, hainbat tailer praktiko eginez: errezeta tradizionalak, sukaldaritza berritzaileko teknikak, praktikak sukaldari ospetsuekin, bisita eta irteera interesgarriak, eta aisialdiko jarduerak.
Basque Culinary Centerrek  gastronomia-kanpamentuak antolatuko ditu Bizkaia, Gipuzkoa, Katalunia eta Andaluzian, 15 eta 17 urte bitarteko gaztetxoentzat uda honetan

Basque Culinary Centerrek aurten ere udako Gastronomia Kanpamentuak antolatuko ditu: BCulinary Udan. Espainian egiten diren bakarrak dira, eta Bizkaia, Gipuzkoa, Katalunia eta Andaluzian egingo da. Sukaldaritza gustuko duten 15 eta 17 urte bitarteko gaztetxoentzat dira. Kanpamentuak COVAPen babes ofiziala du, eta Gipuzkoa, Bizkaia, Andaluzia eta Katalunian egingo da, gastronomia eta sukaldaritza horiek gogoko dituzten neska-mutilei gerturatzeko xedez.

Programak egonaldi osoko hamar egun iraungo ditu. Zonalde bakoitzak bere egutegia izango du. Izena ematen duten gaztetxoek aukera izango dute sukaldaritzaren sekretuez modu praktiko eta dibertigarrian jabetzeko, baina, horrez gain, den-dena ikasiko dute sukaldean erabiltzen diren produktuei buruz; besteak beste, arrantza-ontzi batera igoko dira, eta entsalada dibertigarri bat egiteko letxugak bilduko dituzte.

hamar egunean 80 neska-mutilek gastronomiaren sekretuak ikasiko dituzte, eta sukaldaritzaren munduan murgilduko dira

Horrenbestez, hamar egunean 80 neska-mutilek gastronomiaren sekretuak ikasiko dituzte, eta sukaldaritzaren munduan murgilduko dira; horretarako, tailer praktikoak egingo dituzte, baita sukaldaritzarekin lotutako irteerak eta bisitak ere. Egunero, gonbidatutako sukaldarien eskutik, errezeta tradizionalak egin, sukaldaritza berritzaileko teknikak landu, sukaldari ospetsuekin praktikatu, sukaldean erabiltzen diren produktu nagusiak prestatzeko prozesuak ikasi, eta irteera eta bisita interesgarriak egingo dituzte (jatetxeak, azokak, ekoizleak…). Gainera, aisialdiko hainbat jarduera egingo dituzte, tutoreen ardurapean: igerilekua, hondartza, uretako kirolak, ginkana gastronomikoak, etab.

Hain zuzen ere, hauek dira programako tailerrak: lekaleak eta zerealak, haragiak eta parrila, ogia eta pizza, pasta eta arrozak, frutak eta barazkiak, esnekiak, arraina, sukaldaritza sortzailea, txokolatea eta postreak, kanpamentua egiten den eskualdeko sukaldaritza tradizionala, nazioarteko sukaldaritza eta, gustua garatzen ikasteko, dastatze bat.

Kanpamentuz kanpamentu

Bizkaiko kanpamentua Derion egingo da, Derioko Nekazaritza Eskolan, Bizkaiko kostaldetik gertu, uztailaren 21etik 30era. Hain zuzen, Bizkaiko kanpamentua aukeratzen dutenak 14.000 metro koadroko baserri-eskola batean egongo dira. Han, egoitzaz, egongelez eta tailerrak egiteko lekuez gain, aire zabaleko eremuak daude, eta zenbait ustiategi: baratzea, fruta-arbolak eta txakolin-mahastia. Besteak beste, jarduera hauek egingo dituzte parte-hartzaileek: bisita bat egingo dute Basque Culinary Centerrera; Arantzazuko artzainek gazta nola egiten duten ikusiko dute; Bizkaiko kostaldera joango dira, arrantza-ontziak, arrantza-portuak eta azokarik adierazgarrienak ikusteko; eta pintxo-ibilbide bat egingo dute Bilbo Handian.

Gipuzkoako kanpamentua Gipuzkoaren erdian egingo da; hain zuzen, Zizurkilen dagoen baserri-eskolan, ekainaren 30etik uztailaren 9ra. Fraisoroko Nekazaritza Eskolan, Itsasmendikoin, egingo da. Gipuzkoako kanpamentuan ere, parte-hartzaileek hainbat jarduera egingo dituzte: Basque Culinary Centerrera bisita egitea, ardi latxaren gazta egitea nola egiten den ikastea, Donostiako alde zaharretik pintxo-ibilbidea egitea, Kontxako hondartzan bainatzea, sagardotegi batera joatea, gastronomia-elkarte batean janaria prestatzea, Donostian Michelin izarrak dituzten jatetxeetako bateko eguneroko lana ezagutzea…

Andaluziako kanpamentua Mijas herri zoragarrian egingo da, CIO MIJAS ikastetxean, uztailaren 21etik 30era. Instalazio ezin hobeak dira, sukaldaritza-tailer guztiak egiteko, eta gainera, herriko hondartza ederrean ere gozatuko dute parte-hartzaileek. Kanpamentu hori aukeratzen dutenek hau egingo dute, besteak beste: Andaluziako ardorik tipikoetako batzuk nola egiten diren ikusi; olioa nola egiten den ikasi, olibadi batera eta olio-errota batera bisita eginez; eta herri zurien bazter batera joan. Gainera, profesionalik onenekin batera, Andaluziako plater tipiko batzuk prestatzen ikasiko dute: salmorejoa, izkira-tortilla, txitxi-burruntzia…

Azkenik, Kataluniako kanpamentua Mura herrian egingo da, uztailaren 10etik 19ra. San Llorenç del Munt parke naturalean dago Mura, Bartzelonako probintzian. Xarma handiko etxea da, eta baratzea eta igerilekua ditu. Neska-mutilek jarduera hauek egingo dituzte: Bartzelonako Boqueria azokara joatea; Kataluniako hestebete tipikoak egitea; Kataluniako nekazariak (pagès-ak) ezagutzea, eskualdeko nekazaritza hobeto ulertzeko; Penedès eskualdeko ardoak nola egiten diren jakitea; eta Costa Bravako hondartzetara joatea.

Kanpamentuaren prezioa 650 eurokoa da

Kanpamentuaren prezioa 650 eurokoa da. Prezio horretan, hau sartzen da: mantenu osoko erregimena, eskoletarako materiala (mantala eta dokumentazioa), aurreikusitako irteerak, istripu-asegurua eta kanpamenturako joan-etorriko bidaia, hurbilen dagoen hiritik (Bilbo, Donostia, Malaga edo Donostia).

Plazak izena emateko ordenaren arabera esleituko dira, baina gastronomia ikasteko motibazioa ere baloratuko da. Informazioa www.bculinary.com/campamentosgastronomicos webgunean dago. Edozein zalantza izanez gero, interesdunek 902 540 866 telefono-zenbakira dei dezakete, edo club@bculinary.com helbide elektronikora idatzi.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak